126/2009 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Osasun kontseilariak emana, legionellaren arriskua duten instalazioetako mantentze-lan higieniko-sanitarioak egiten dituzten langileentzako prestakuntza eta berrikuntza ikastaroak baimentzeko prozedura arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 4ko 865/2003 Errege Dekretuak -horren bidez ezartzen dira legionelosiari aurrea hartu eta hura kontrolatzeko higiene eta osasun irizpideak- 13. artikuluan ezartzen duenez, mantentze-lan higieniko-sanitarioak egiten dituzten langileek, kanpotik kontratatutako entitate edo zerbitzu bateko langileak izan nahiz instalaziokoak bertakoak, Osasuna eta Kontsumo Ministerioak, Autonomia Erkidegoek proposaturik, xede horrekin homologatutako ikastaroak egin beharko dituzte, otsailaren 7ko SCO/317/2003 Aginduari jarraikiz.

Agindu horren bidez arautzen da uztailaren 27ko 909/2001 Errege Dekretuaren eta hori indargabetu zuen uztailaren 4ko 865/2003 Errege Dekretuaren xede diren instalazioetako mantentze-lan higieniko-sanitarioak egiten dituzten langileentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozedura.

2003ko martxoaren 21ean, Osasuna eta Kontsumo Ministerioko Osasun Publikoko zuzendari nagusiak jakitera eman zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak langileentzat proposatutako ikastaroa bat zetorrela otsailaren 7ko SCO 317/2003 Aginduan ezarritakoarekin; gero, Osasun kontseilariak apirilaren 9an emandako 37/2003 Foru Agindua onetsi zen, legionellaren arriskua duten instalazioetako mantentze-lan higieniko-sanitarioak egiten dituzten langileentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozedura arautzen duena.

Foru Agindu horrek 7. artikuluan ezartzen duenez, jasotako prestakuntzari dagokion ziurtagiriaren indarraldia, gehienez ere, 5 urtekoa izanen da.

Gaur egun, ezinbestekoa da arautzea Osasun kontseilariak apirilaren 9an emandako 37/2003 Foru Aginduan aipatutako prestakuntza-ikastaroa aurretik egina duten eta mantentze-lan horiek egiten diharduten langileen prestakuntza berritzeko ikastaroen edukia eta baimen prozedura, prestakuntza-ikastaroen edukia egun indarrean den araudira egokitu, puntu kritikoak identifikatu eta kontrolerako programak prestatze aldera.

Foru Agindu honen bidez, legionellaren arriskua duten instalazioetako mantentze-lan higieniko-sanitarioak egiten dituzten langileentzako prestakuntza-ikastaroak baimentzeko prozedura arautzen da, bai eta prestakuntza hori berritzeko ikastaroena ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru Agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza-ikastaroak egin nahi dituzten prestakuntza entitateen ikastaroen baimena arautzea, otsailaren 7ko SCO/317/2003 Aginduari jarraikiz. Horren bidez, uztailaren 27ko 901/2001 Errege Dekretuaren eta hori indargabetu zuen uztailaren 4ko 865/2003 Errege Dekretuaren xede diren instalazioetako mantentze-lan higieniko-sanitarioak egiten dituzten langileentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozedurak arautzen dira. Hemendik aurrera, Foru Agindu honen ondorioetarako, bi ikastaroei "prestakuntza-jarduera" esanen zaie.

  2. artikulua. Prestakuntza entitateak.

    Foru Agindu honen ondorioetarako, prestakuntza entitatetzat joko dira uztailaren 4ko 865/2003 Errege Dekretuaren xede diren instalazioetako mantentze-lan higieniko-sanitarioak egiten dituzten langileentzako prestakuntza-jarduerak egin nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak zein pribatuak izan.

  3. artikulua. Prestakuntza entitateen gutxieneko baldintzak eta betebeharrak.

    Beren jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean egiten dituzten prestakuntza entitateek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  4. Irakasle lizentziadunak edo diplomadunak izatea eta I. eta II. eranskinetan zehaztutako programetan jasotako gaietan prestakuntza eta esperientzia dituztela egiaztatzea. Horiek emanen dute prestakuntza.

  5. Prestakuntza-jarduerak egin ahal izateko baliabide egokiak izatea, bai eta emandako prestakuntzaren eraginkortasuna ebaluatzeko bitarteko egokiak ere.

  6. Osasun Publikoaren Institutuari jakinaraztea, ikastaroa egin eta zazpi eguneko epean, prestakuntza-ikastaroaren azterketa gainditu duten ikasleen zerrenda eta prestakuntza berritzeko ikastaroa egin duten ikasleena, argi adieraziz ikastaroa noiz, non eta zeinek egin duen: ikaslearen izena, bi abizenak, nortasun agiri nazionala edo hori arauz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR