1/2010 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urtarrilaren 25ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 2. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateak, zergapetzeko ahala erabiliz, errespetatu egin beharko ditu Nafarroako tributu araubidea Estatuko araubide orokorrarekin harmonizatzeko iripideak, hitzarmenean berean ezarriak. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren esparruan, lege testu beraren 32. artikuluak ezartzen du Nafarroak Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar dituela. Horregatik, beharrezkoa da Foru Komunitateak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeari dagozkion aginduak egokitzea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko araudiak araubide arruntean izan duen aldaketara.

2010. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 26/2009 Legeak aldatu egin ditu, 2010eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, zerga-tasa orokorra, zerga-tasa murriztua eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezian oroharreko zenbatekoz konpentsatzeko portzentajeak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legean ezarriak.

Zerga-tasa orokorrari dagokionez, 100eko 16tik 18ra igoko da. Zerga-tasa murriztua 100eko 7tik 8ra, eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezian oroharreko zenbatekoz konpentsatzeko portzentajeak 100eko 9tik 10era nekazaritzako edo oihangintzako ustiategietatik ateratako produktu naturalak entregatzen direnean, eta 100eko 7,5etik 8,5era abeltzaintzako edo arrantzako ustiategietatik ataretako produktu naturalak entregatzen direnean.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54. artikuluko 1. idatz-zatian xedatzen du, Hitzarmen Ekonomikoarekin bat, tributu araubide arrunteko aldaketa batek behartzen duenean Estatuan unean-unean indarra duten funtsezko arau eta arau formal berak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak haren esku utzirik, tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak ematen ahalko dituela. Legegintzarako eskuordetza Estatuko tributuen aldaketak argitaratzearekin batera egiten dela ulertzen da.

Hori guztia dela eta, legegintzarako eskuordetza hori erabiliz, beharrezkoa da tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu baten bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko behar diren arauak ematea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR