4/2013 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Estatuan indarra duten arau funtsezko eta formazko berberak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie.

Ekintzaileei Laguntzeko eta haien Nazioartekotzeari buruzko irailaren 27ko 14/2013 Legeak hainbat neurri fiskal ditu II. tituluan ekintzaileari laguntzeko Gizarte Segurantzaren arloan.

Zehazki, enpresen likidezia arazoak eta kreditua lortzekoak arintzeko, kutxa-irizpidearen araubide berezi bat sortu da balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan.

Araubide berezi horri heltzeko aukera jasotzen du balio erantsiaren gaineko zergaren sistema erkideari buruzko Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauaren 167.bis artikuluak; agindu hori 2013ko urtarrilaren 1etik ari da aplikatzen.

Europako erkidegoaren erregulazio berriak bide ematen die estatu kideei aukerako araubide bat, kutxa biko irizpide gisa ezagutzen dena, ezartzeko 2.000.000 euroko eragiketa-bolumena gainditzen ez duten subjektu pasiboentzat; araubide horri jarraituz, zergaren subjektu pasiboek sorrarazpena atzeratzen duen sistema bat aukera dezakete eta, beraz, jasanarazitako BEZaren aitorpena eta diru-sarrera ere haien merkataritzako eragiketa gehienetan bezeroei kobrantza osoa edo zati batena egin arte, azken eguna eragiketa horiek egin eta hurrengo urteko abenduaren 31 izanik.

Dena dela, merkataritzako betebeharrak atzeratzera bultza dezaketen egoerak galaraztearren, Europako araudiak ezarrita du subjektu pasiboei modu berean atzeratuko zaiela eskurapenetan jasandako BEZaren kenkaria, harik eta hornitzaileei ordaindu arte, eta, orobat, eragiketak egin eta hurrengo urteko abenduaren 31 dute azken eguna.

Subjektu pasiboaren aukerako araubide berezi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR