2/2012 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta ordainketak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena arautzean ezartzen duenez, tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Foru Komunitatean Estatuan indarra duten arau funtsezko eta formazko berberak aplikatzera, Nafarroako Gobernuak tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatutako 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapenei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, "tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu" izena emanen zaie.

Aurrekontu oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu du, zerga tasak igotzeko: orokorra, 100eko 18tik 100eko 21era, eta murriztua, 100eko 8tik 100eko 10era. Helburua gure herrialdea Europako gainerako kideen parean jartzea da, izan ere, horietako gehienetan zergaren batez besteko tasa 100eko 15etik 25era bitartekoa da, eta Espainiakoa, berriz, 100eko 12,2koa.

Horrekin batera, baliokidetasun errekarguaren tasetatik bi aldatuko dira: orokorra 100eko 4tik 100eko 5,2ra igoko da, eta zerga tasa murriztua aplikatu behar zaien ondasunen entregari aplikatu beharrekoa 100eko 1etik 100eko 1,4ra igoko da.

Modu berean igoko dira nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide bereziaren konpentsazioei dagozkien tasak, 100eko 10ekoa eta 100eko 8,5ekoa izatetik 100eko 12koa eta 100eko 10,5ekoa izatera, hurrenez hurren.

Aldi berean, tributuaren oinarria handitzen da, zenbait ondasun eta zerbitzuri aplikatu beharreko karga- tasa murriztua izatetik orokorra izatera pasatuko baita, honakoei zehazki: lore eta landare apaingarriak, ostalaritzako zerbitzu mistoak, antzerkiko, zirkoko eta gainerako ikuskizunetako sarrerak, pertsona fisikoak diren artistek emandako zerbitzuak, hileta zerbitzuak, ile-apainketako zerbitzuak, telebista digitaleko zerbitzuak eta artelanen erosketa.

Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legeak aldaketak ezarri zituen gas entregei eta berokuntza edo hozte sareen bidezko gas eta bero entregei dagokionez.

Arestian adierazitakoarekin bat, beharrezkoa da Foru Komunitateak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeari dagozkion aginduak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko araudiak araubide erkidean izan duen aldaketara egokitzea.

Aipatutako legegintzarako eskuordetzea erabiliz, tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu baten bidez ematen dira abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 54.1 artikulu horri jarraikiz Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko behar diren arauak, hau da, karga-tasak igotzeko eta tributuaren oinarria handitzeko.

Foru Komunitateko arauaren indarra hartzeak eta Estatuko baliokideenak ondorioak batera izan ditzaten, berariaz xedatzen da zein egunetatik aurrera izanen duten eragina 19/1992 Foru Legeari egindako aldaketek.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, bi mila eta hamabiko uztailaren hogeita bostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legea aldatzea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen agindu hauek aldatu dira, eta ondoren azaldu bezala gelditu dira:

Bat. 8.2 artikulua, 1. zenbakia.

Lehengoa. 6. artikuluaren ildoan, eraikin bat altxatu edo zaharberritzea helburu duten obrak, haiek gauzatzen dituen enpresaburuak materialen zati bat jartzen duenean; betiere, haien kostua zerga-oinarriaren %40tik gorakoa bada.

Bi. 13.1 artikulua, f) letra. 2012ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

f) Europar Batasuneko lurraldean dagoen sare baten bidez nahiz sare horrekin konektatutako edozein sareren bidez egiten diren gas entregei, argindar entregei edo berokuntza edo hozte sareen bidez egiten diren bero nahiz hotz entregei dagozkien ondasun-eskurapenak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68. artikuluaren zazpigarren idatz-zatiarekin bat zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat hartzen direnak.

Hiru. 31.1 artikulua, 4. zenbakia. 2012ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Laugarrena.-Aurreko zenbakietan xedatutakoari kalterik egin gabe, gas eta argindar entregak, eta berokuntza edo hozte sareen bidezko bero edo hotz entregak jasotzen dituzten enpresaburuak edo profesionalak, bai eta enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsona juridikoak ere, baldin eta entrega horiek Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erkidea arautzen duen Legearen 68. artikuluaren zazpigarren idatz-zatiarekin bat zergaren aplikazio lurraldean egindakotzat hartzen badira, eta lurralde horretan finkatuta ez dagoen enpresaburu edo profesional batek eginak badira, eta enpresaburu edo profesional horri Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako Espainiako Administrazioak esleitutako identifikazio zenbakia jakinarazi bazaio".

Lau. 36.1. artikulua.

"1. Zergaren tasa 100eko 21ekoa izanen da, hurrengo artikuluan xedatutakoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR