1/2012 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan tributuak ezartzeko ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta ordainketak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren arauak emateko eskumena arautzean, ezartzen denez, tributu araubide komunaren aldaketa batek Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoari jarraikiz behartzen badu Estatuan unean-unean indarra duten arau substantibo eta formal berak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak haren esku utzia baitu, behar diren foru legeen mailako arauak ematen ahalko ditu tributu arloko foru legeak aldatzeko. Aipatutako abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, legegintza delegatu hori osatzen duten Nafarroako Gobernuaren xedapenek tributu harmonizazioaren gaineko legegintzako foru dekretuen titulua hartuko dute.

Defizit publikoa murrizteko aurrenkontu, zerga eta finantza arloko premiazko neurrien gaineko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu du, etxebizitzak ematean eskatzen ahal den zerga tasari dagokionez, 2012 urtera arte luzatu baitu emate horiei aplikatzen zaien %4ko zerga-tasa murriztua.

Arestian adierazitakoarekin bat, beharrezkoa da Foru Komunitateak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeari dagozkion aginduak egokitzea Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko araudiak araubide arruntean izan duen aldaketara.

Aipatutako legegintza delegatua erabiliz, tributu harmonizazioaren gaineko legegintzako foru dekretu baten bidez ematen dira abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 54.1 artikulu horri jarraikiz Balio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR