2/2009 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, azaroaren 23koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak 54. artikuluko 1. idatz-zatian xedatzen du ezen Hitzarmen Ekonomikoarekin bat, tributu araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu Estatuan unean-unean indarra duten arau berdin-berdinak, hots, funtsez eta formaz berdinak, Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak haren esku utzirik, behar diren foru legeen mailako arauak ematen ahalko dituela tributu arloko foru legeak aldatzeko.

Aipatu legegintza eskuordetua erabiliz, Nafarroako Gobernuak onesten dituen xedapen horiei Tributu Harmonizaziorako Legegintzako Foru Dekretuaren izena emanen zaie.

Bestalde, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35.4 artikuluak ezartzen du ezen, Foru Komunitateari dagozkion zerga bereziak ordainarazteko orduan, unean-unean Estatuko lurraldean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak erabiliko dituela. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena egin eta dirua pagatzeko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak jasoko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzerako pagatzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik sobera bereiziko ez direnak.

Higiezinen Merkatuko Inbertsioko Sozietate Anonimo Kotizatuak arautzen dituen urriaren 26ko 11/2009 Legeak, zortzigarren azken xedapenean, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatu du Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari dagokionez eta, zehazki, motozikletei aplikatu beharreko zerga-tasen zehaztapenari dagokionez. Horrek guztiak 2009ko urriaren 28tik aurrera ditu ondorioak.

Motozikletei aplikatu beharreko zerga-tasen aldaketa horretan, eta aintzat hartuta Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren tributazioa CO2-ren isurien maila zehatzen arabera eginen dela, aldaketak sartu dira zerga-tasa horiei buruzko artikuluko 6. epigrafetik 9.era bitarte, biak barne.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da, lehen aipatutako legegintzarako eskuordetza erabiliz, tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu baten bidez Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzeko behar diren arauak ematea, abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 54.1 artikuluarekin bat, Estatuarekin sinatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluaren arabera Nafarroako Foru Komunitateak Estatuko lurraldean indarra duten arau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR