2/2011 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak 54. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatzen du ezen Hitzarmen Ekonomikoarekin bat, tributu araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu estatuan unean-unean indarra duten arau berdin-berdinak, hots, funtsez eta formaz berdinak, Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak haren esku utzirik, behar diren foru legeen mailako arauak ematen ahalko dituela tributu arloko foru legeak aldatzeko.

Aipatu legegintza eskuordetua erabiliz, Nafarroako Gobernuak onesten dituen xedapen horiei Tributu Harmonizaziorako Legegintzako Foru Dekretuaren izena emanen zaie.

Bestalde, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35.4 artikuluak ezartzen du ezen, Foru Komunitateari dagozkion zerga bereziak ordainarazteko orduan, unean-unean Estatuko lurraldean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak erabiliko dituela. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena egin eta dirua pagatzeko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak jasoko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzerako pagatzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik sobera bereiziko ez direnak.

2011rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 39/2010 Legeak Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatu du.

Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari dagokionez, matrikulatzeko betebeharraren erregulazioan aldaketa batzuk egin ditu, loturarik ez daudenean eta salbuespenetan; hori dena, barne antolamendua Europar Batasuneko araudira egokitu beharraren ondorioz.

Halaber, aldaketa batzuk ezarri ditu zerga berezi horren autolikidazioari eta zergaren diru-sarrera egiteari dagokienez, loturarik eza edo salbuespena ekartzen duten inguruabarrak edo betebeharrak aldatzen diren kasurako. Orobat, aldaketak egin dira garraiobideak birsaltzen modu profesionalean diharduten enpresaburuei zerga kuotaren zati bat itzultzeari dagokionez.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da, lehen aipatutako legegintzarako eskuordetza erabiliz, tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu baten bidez Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzeko behar diren arauak ematea, abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 54.1 artikuluarekin bat, Estatuarekin sinatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluaren arabera Nafarroako Foru Komunitateak Estatuko lurraldean indarra duten arau berdin-berdinak -bai funtsari bai formari dagokionez- aplikatu behar dituen alderdietarako.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko urtarrilaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzea.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen agindu hauek aldatu eta ondoren azaldu bezala erredaktatuta geldituko dira:

Bat. 42.1.a). Lehena artikulua, lehenbiziko lerroaldea,

Lehena.-Kontseiluaren 1970eko otsailaren 6ko 70/156/EEE Zuzentarauaren (Estatu kideek ibilgailu motordunei eta horien atoiei buruz dituzten legeak elkarrengana hurbiltzeari buruzkoa) II. eranskineko testuan, 2007ko ekainaren 30ean indarrean zegoen horretan, N1, N2 eta N3 kategorietan jaso diren ibilgailuak, loturarik gabeko beste kasu batzuetan sarturik ez badaude eta betiere, N1 kategoriei dagokienez, jarduera ekonomiko bati nabarmenki atxikitzen bazaizkio. Jarduera ekonomiko bati nabarmenki atxikitzat joko da baldin eta, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) 41. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, subjektu pasiboak, ibilgailuaren eskurapen edo inportazioa dela-eta, eskubidea badu jasandako edo ordaindutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuoten gutxienez %50eko kenkaria egiteko. Ondorio horietarako ez du garrantzirik izanen aipatutako foru legearen arauen ondorioz kenkaria izateko eskubidearen beste edozein murrizketaren aplikazioak.

Bi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR