10/2013 FORU LEGEA, martxoaren 12koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako.

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI OGASUNEI BURUZKO MARTXOAREN 10EKO 2/1995 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honen xedea da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzea, horren zenbait alderdi ukituz.

Apirilaren 6ko 7/2010 Foru Legeak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatu zuen, barne merkatuko zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko, eta jarduera pribatuan eginiko esku-hartze administratiboen artean sartu zituen aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpenaren aurkezpena eta jarduera hasi ondoko kontrolak egitea.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legearen bidez, lehenago “Establezimenduentzako irekitze eta jarduera lizentziak ematea” kargatzen zituen tasa aldatu zen, eta “aldez aurreko baimenik edo kontrolik behar ez duten jardueren kasuan baldintzak betetzen direla egiaztatzeko jarduketak egitea” kargatzera pasa zen.

Merkataritza eta Zenbait Zerbitzu Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko maiatzaren 25eko 19/2012 Errege Lege-dekretuaren bidez, aurretiazko baimenaren ordez, erantzukizuneko aitorpenean edo aurretiazko komunikazioan oinarritutako osteko kontrol-araubidea ezarri zen.

Merkataritza sustatzeko neurri horiek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean sartuta, bidezko da, lehenik, hirigintzako eta establezimenduak irekitzeko lizentziak ematea kargatzen duten tasen zergapeko egitatea aldatzea, kontrolerako jarduera administratiboak ere har ditzan, lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa eskatzen direnean.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ere ukitzen dute liberalizazio-neurri horiek, eta 2/1995 Foru Legeko manuak zergapeko egitateari, subjektu pasiboei eta zergaren kudeaketari buruzkoak aldatzen dituzte.

Zergapeko egitateari gehitu zaio erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztea eskatzen duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea.

Subjektu pasibo zergadunak eraikuntza egiten ez duenerako, zergadunaren ordezko berri gisa agertzen dira erantzukizuneko aitorpenak edo aurretiazko komunikazioak aurkezten dituztenak.

Kudeaketa fasean behin-behineko likidazioa egitea aurreikusten da, baita erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean ere.

Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren Testu Bateginaren 152. eta 153. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, foru lege honek gehiengo absolutua behar du onetsi ahal izateko.

Artikulu bakarra.–2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen manu hauek honela geratuko dira idatzita:

Bat. 79. artikulua.

“Ordenantza partikularrean bertan hala zehazten denetan, eta ezertan galarazi gabe legeak zenbait tributu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR