9/2009 FORU LEGEA, ekainaren 18koa, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 103. artikulua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO ONDAREARI BURUZKO APIRILAREN 4KO 14/2007 FORU LEGEAREN 103. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honen bidez aldatzen da sozietatearen kontzeptua, orain arte Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 103. artikuluaren b) letran jasoa dena, hemendik aurrera sozietate publikoak izanen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo erakunde autonomoen partaidetza, zuzena nahiz zeharkakoa, 100eko 50ekoa edo handiagoa dutenak; halatan, sozietate publikoa definitzen duen irizpidea bateratu eta kontzeptu bakar batean biltzen da, eta aldi berean saihesten ondareari buruzko foru araudiaren arabera sozietate publikoak diren gainerakoek izaera galtzea Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sortzearen eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzko foru legean aurreikusitako gainerako akzio eta sozietate-partaidetzak eskuratzearen ondorioz. Gainera, komeni den bezala, kontzeptuak homogeneizatzea lortzen da, batez ere Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearekin, arau hori ere egokituta baitago kontzeptu berri horretara aipaturiko foru legearen azken xedapenetako lehenaren bitartez.

Artikulu bakarra.-Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen aldaketa.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 103. artikuluko b) letra aldatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR