10/2014 FORU LEGEA, maiatzaren 16koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako.

FORU LEGEA, NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOARI BURUZKO APIRILAREN 4KO 13/2007 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Krisi ekonomiko eta politikoak markaturiko testuinguru batean bizi gara, eta kudeaketa publikoarekiko mesfidantza sakona da haren ezaugarrietako bat. Jarduera publikoaren garapenean gardentasuna eta argitasuna izatea funtsezko ardatza da erakundeekiko konfiantza eta horien sinesgarritasuna pixkanaka oinarritzen joateko.

Gardentasun-eskaera horrek politikaren esparru guztietan du eragina. Horietako bat da –eta, zalantzarik gabe, aparteko garrantzia du– erakundeek beren kontuen egoerari eta etorkizunerako hartzen dituzten arriskuei buruz ematen duten informazioaren kantitatea eta kalitatea.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak, besteak beste, Nafarroako kontu orokorren edukia arautzen du, bai eta finantza-eragiketak ere.

Foru lege proposamen honek hobekuntza batzuk ezarri nahi ditu bi esparru horietan.

Foru Legearen III. tituluak finantza-eragiketak arautzen ditu –horien barruan zorpetzea eta abalak daude–, eta berariazko xedapen batzuk ematen ditu Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-entitate publikoei, fundazio publikoei eta sozietate publikoei buruz.

Zehazki, abalei dagokienez, ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak xedatuko duela abalek uneoro izanen duten gehieneko arrisku bizia. Puntu horretan, bi hobekuntza proposatzen dira. Alde batetik, Nafarroako Foru Komunitatearen gehieneko arrisku bizia zehatz dadila, menpeko enpresa-entitate publikoak, fundazio publikoak eta sozietate publikoak kanpoan utzita; eta, bestetik, bigarren arrisku bizi gehieneko bat zehatz dadila menpeko entitate horiek osatzen duten bigarren kolektibo horretarako. Bestalde, zehatz daitezela, halaber, bi kolektiboek –Nafarroako Foru Komunitateak, alde batetik, eta haren menpeko entitateek, bestetik– kasuan kasuko ekitaldian eman ahalko dituzten abalen gehieneko kopuruak.

Azken batean bilatzen dena da argi zehatz daitezela har daitekeen balizko arriskuaren mugak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zuzeneko jardueran ez ezik, haren menpeko entitateen jardueran ere.

Bestalde, finantza-eragiketei buruzko III. titulu horretan bertan, kapitulu berri bat sortzen da, Ogasun Publikoak hirugarrenei emandako maileguei buruzkoa.

Aldaketa honetara arte, Nafarroako Gobernuak askatasun osoa zuen erabakitzeko maileguak nori eman, zenbatekoak izanen ziren eta zer baldintzatan emanen ziren. Arrazoizkoa dirudi, bistakoa denez, Gobernuak erabakimen zabala izatea gai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR