6/2014 FORU LEGEA, apirilaren 14koa, Kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, KREDITU-ERAKUNDEETAKO GORDAILUEN GAINEKO ZERGARI BURUZKOA

ZIOEN AZALPENA

Zenbait autonomia erkidegok kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zuzeneko zerga bat arautu dute azken urteotan. Zerga horren zergapeko egintza da kreditu-erakundeek hirugarrenen funtsak atzitzea, edozein izaera juridikoz, eta funtsak itzultzeko betebeharrarekin. Kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergari buruzko azaroaren 29ko 14/2001 Extremadurako Legea izan zen onetsitako lehena, eta aurkaratua izan zen Konstituzio Auzitegian, zeinak, azaroaren 14ko 210/2012 zenbakiko epaiaren bidez, ezetsi egin baitzuen konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, esanez zerga horrek ez duela eragiten zerga-ezarpen bikoitzik, ez balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez, ez jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez ere, ez diela eragiten kapitalen joan-etorri askeari edo kokatzeko askatasunari, eta ez duela hausten lurraldez kanpoko ondasunak edo egintzak ez kargatzeko debekua. Geroago, Andaluziak (abenduaren 3ko 11/2010 Legea), Asturiasek (abenduaren 28ko 3/2012 Legea), Kanariar Uharteek (ekainaren 25eko 4/2012 Legea) eta Kataluniak ere (abenduaren 18ko 5/2012 Lege-dekretua) ezarri zuten zerga.

Azkenik, “finantza-sistemaren funtzionamenduan efizientzia handiagoa bermatzen duen tratamendu fiskal harmonizatu bat ziurtatzeko asmoz”, Finantza publikoak sendotzera eta jarduera ekonomikoa bultzatzera bideratutako tributu-neurriei buruzko abenduaren 27ko 16/2012 Legearen 19. artikuluak kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga sortu zuen, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin, Espainiako lurralde osoan eska daitekeen zuzeneko zerga gisa, “Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan eta Nafarroako Foru Komunitatean hurrenez hurren foruetako zerga-araubide diren ekonomia-itunari eta ekonomia-hitzarmenari kalterik egin gabe”.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 45. artikuluarekin bat, Nafarroako zerga eta finantza jarduera hitzarmen ekonomikoaren tradiziozko sistemaren bidez arautzen da, eta Nafarroak bere zerga-araubideari eusteko eta hura ezarri eta arautzeko ahalmena du. Uztailaren 15eko 25/2003 Legearen bidez onetsitako Hitzarmen Ekonomiko indardunaren 2. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateak ahalmena du hitzartutakoez bestelako zergak ezartzeko, baldin eta hitzarmenean jasotako harmonizazio irizpideak eta printzipioak errespetatzen badira; besteak beste, solidaritate printzipioa, benetako zerga-presio orokorra Estatuaren gainerakoan dagoenaren baliokidea izatea, pertsonen joan-etorri eta kokatze askatasuna eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR