8/2009 FORU LEGEA, ekainaren 18koa Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

Foru Legea, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzkoa.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeak jorratu zituen berritasunetako bat Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-ondare publikoa arautzea izan zen -VIII. tituluan-; araututa gelditu zen foru lege horretatik aurrera, eta honakoek osatzen dute ondare hori: enpresa-entitate publikoak, sozietate publikoak eta gainerako sozietate-partaidetzak.

Foru lege horrek, aipatutako forma juridiko bakoitzaren kontzeptua definitu eta haien araubide juridikoa zehazteaz gain, 104. artikuluan -enpresa-ondare publikoaren berregituraketa- ezarri zuen Nafarroako Gobernuak aukera izanen zuela, beste ekintza batzuen artean eta ondarearen arloan eskudun den departamentuak proposatuta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren titularitateko akzioak eta sozietate-partaidetzak bere sozietate publikoetan sartzea erabakitzeko; arau horretan berean zehaztu zituen, gainera, Foru Komunitateko Administrazioaren enpresa-ondarearen titularitate aldaketak eta barne berrantolaketak bete beharko lituzketen baldintzak.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietate publikoa sortzeari buruzko foru lege honen bitartez, aurrerago adieraziko den moduan gauzatuko da legez emandako ahalmen hori, xedea izanik, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-ondare publikoaren zati funtsezko baten (batez ere sozietate publikoak) eraginkortasuna eta eragimena arrazionalizatu, koordinatu eta ahal den onena bilakatzeko testuinguru bat eta tresna bateratu eta berariazkoa sortzea, kontuan hartuta menpean dituzten administrazio publikoek, beraien tresnak baitira, horien kudeaketa eta baliabideen erabilera zaindu behar dituztela; bestetik, interes publikoko jarduerak sustatzea, ezertan galarazi gabe, Espainiako Konstituzioaren 128. artikuluan jarduera ekonomikoko ekimen publikoari buruz aurreikusten denari erreparatuta, industria eta merkataritzako jardueretan aritzea ere, jarduera horien izaeragatik beragatik merkatuko arauei eta errentagarritasun ekonomikoaren printzipioari men eginez, betiere.

Foru lege honen helburua ez da soilik, lehen aipatu bezala, arrazionalizatu eta ahalik eta onena bilakatzeko bide emanen duten sistemak eta testuinguruak sortzea, baizik eta horiek lortzeko erabili beharreko irizpideak ere ematea, Nafarroako enpresa publikoen sektorearen gardentasunean eta prozesu iraunkorren ezarpenean oinarrituta, aukera eman dezaten hainbat helburu erdiesteko, besteak beste, enpresen kudeaketa publikoa korporazioen erantzukizun sozialaren printzipioetara egokitzea; balio publikoa nahiz pribatua sortzea; kudeaketaren jarraipena eta jarraibideak zehaztea eta jarduteko politika bateratuak ezartzea; sozietateetan neurri egokiko egiturak ezartzea, enpresa ekintza publikoa gainezkatzea eta barreiatzea saihesteko; jarduera publikoak garatzeko politikak eta beste zenbaitetan errentagarritasun ekonomikoaren printzipioei men egin beharra, zenbait sozietatek merkatuari begira egotearen ondorioz; langilerien arloko politiken aplikazioa; partaidetza handiena Nafarroako Foru Komunitatearena duten sozietateak ente instrumental gisa mugatzea, eta azkenik, enpresen arteko lehia librea sustatzea.

Helburu publiko orokor horiek behar bezala betetzeko eman da foru lege hau, ekintzak eta antolaketa bideak honela egituratuta dituena: hamabi artikulu -bi titulutan bilduta- bost xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor, hiru azken xedapen eta hiru eranskin.

  1. tituluak zazpi artikulu ditu, eta bertan foru lege honi zentzua eta izena ematen dion funtsezko lehen ekintza xedatzen da, hau da, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sortzen da, zuzenean Nafarroako Gobernuaren menpe dagoen sozietate publiko nagusia, zeinaren helbururik behinena, foru legeak bere eranskinean zedarritzen dituen akzio eta sozietate partaidetzak eskuratu ondoren, partaidetza duen sozietateen antolaketa eta koordinazioa bideratu eta betearaztea izanen baita, esleitzen zaizkion eginkizunekin bat.

  2. titulua osatzeko, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren araubide juridikoa biltzen duten arauak ezartzen dira bertan, hurrenez hurren honakoak erregulatzeko -aplikatzekoak diren beste arau batzuen aipamena eginda-: kudeaketa organoak, jarduera betetzeko izanen dituen baliabide ekonomikoak, kontabilitate, aurrekontu, zerga eta langileen kontrataziorako araubidea, eta sozietate publiko honek ondarearen arloan eskuduna den departamentuari aldizka igorri behar dion informazioa.

    Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren sorrera xedatu eta araubide orokorra araututa, II. tituluan, bi kapitulutan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren enpresa-ondare publikoa, bertan sartutakoa, berrantolatzeko ekintzak ezarri eta egituratzen ditu.

    Horrela, lehenengo eta behin, arautzen da Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n sartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren titularitate zuzenekoak diren akzioak eta sozietate-partaidetzak, foru legearen 1. eranskinean jasotako sozietateen kapitalaren adierazgarri direnak, osorik edo hein batean; bigarrenik, berariaz aurreikusten da Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k, sozietate nagusiaren izaera hartu ondoren eta beharrezkoak diren berrantolatze ekintzen ondorioetarako, eskatu ahal izanen die bere partaidetza duten sozietateei sozietatea antolatzeko beste edozein ekintza bete dezatela, hala nola, eraldaketa, bat egitea, zatiketa, likidazioa, ekintza horien helburua izanik enpresa-ondare publikoaren zati zehatz horren jarduerak arrazionalizatzea.

    Foru lege honetan aurreikusirik dago akzio eta sozietate-partaidetza zehatzak sartzea Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.n, baina horrek ez du kentzen aurrerago gehiago sartzea arau honetan ageri diren ondorioak aplikatuta.

    Bestalde, berritasun garrantzitsu bat sartu da, alegia jarduerako bi sektore ezarri direla, Administrazioarena eta lehiakortasunarena, eta bertan sailkatuko dira partaidetza handiena, zuzenean nahiz zeharka, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.rena duten sozietateak -haien jarduerak, gehienbat eta modu egonkorrean, interes publikokoak (Administrazioaren sektorea) edo industria eta merkataritzaren arlokoak (lehiakortasunaren sektorea) diren kontuan harturik-, foru lege honen oinarrian dauden printzipioak, hau da, antolaketa, baterako kudeaketa, balio publiko edo pribatua sortzea eta kontrola, bermatzeko; berme publikoko printzipio horiek garrantzi handiagoa dute Administrazioaren sektorean. Sozietate nagusiari dagokio sozietateak sektore batean edo bestean sailkatzeko proposamena, foru lege honetan zehaztutako irizpideak aplikatuta. Ondorio hauetarako, sektore bakoitzaren arauak eta jarduketa printzipioak ezartzen dira, sozietate bakoitzak betetzen duen jarduera zertara bideratzen den, Administraziora, industriara edo merkatura, hortik modu logikoan eta berez sortzen diren arau eta printzipioak, hain zuzen ere.

    Araupetze honen asmoa da, halaber, behar den eta desiatzekoa den gardentasuna ematea Nafarroako Foru Komunitateko enpresen sektore publikoaren antolamenduari eta funtzionamenduari eta foru erkidegoak beste entitate edo proiektu batzuetan duen partaidetzari, eta horren guztiaren kontrol publikoa egin ahal izateko behar diren tresnak ezartzea; horretarako, izan ere, kudeaketa administratiborako tresna berriak erabiltzea ahalbidetuko da, baina horrek ez du jardueretan inongo opakutasunik ekarriko.

    Azken batean, lege mailako arau honekin, Nafarroako Foru Komunitateari foru erkidegoko Administrazioaren kudeaketa hobetzeko tresna bat eman nahi zaio. Honakoak izanen dira horren oinarriak: kudeaketa publikoaren kalitatea hobetzeko irizpideak, Nafarroako gizarte osorako balioak eta aberastasuna sortzen laguntzea, gure erkidegoko gizarte ongizatearen mailak finkatzea eta hobetzea eta Administrazio osoa eta enpresen sektore publikoa modernizatzea.

  3. TITULUA

    Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.

    1. artikulua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sortzea.

    2. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legean eta merkataritzako legerian aurreikusitakoarekin bat, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. sozietatea sortuko du, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak osorik harpidetutako kapitalekoa, pertsona bakarreko sozietate mugatuaren izaera hartuko duena, bere nortasun juridikoarekin eta bere sozietate-xedearen esparruan aritzeko gaitasun osoarekin.

    3. Haren izena "Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P." izanen da, eta hasierako kapitala 250.000 eurokoa.

    4. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k mugagabeko iraupena izanen du, eta eratzeko eskritura egilesten den egunean hasiko da jardunean.

    5. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k ez du atxikirik izanen eta ez du beteko aginte publikoaz baliatzea dakarren ahalmenik; foru lege honek, sozietatearen estatutuek, zuzenbide pribatuko arau zibilek, merkataritzakoek eta lan arlokoek, aplikatzekoak direnek, zuzenduko dute, bai eta ondare, aurrekontu, kontabilitate, finantzen kontrol eta kontratazioaren arloetan aplikatzeko den araudi administratiboan ezarritako berezitasunek ere.

    6. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. ondarearen arloan eskuduna den departamentuari atxikita egonen da.

    7. artikulua. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.ren eginkizunak.

      Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P.k eginkizun nagusi hauek izanen ditu:

    8. Oro har:

      1. Eskubide, akzio eta sozietate partaidetza mota guztiak eta edozein motatako sozietateen kapitalaren adierazgarri diren gainerako tituluak harpidetu, bereganatu, eskuratu, administratu, gozatu, eskualdatu eta besterentzea, salbu eta Korporazioaren sozietatearen kapitalaren zati bat besterentzea edo eskualdatzea.

      2. Mota guztietako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR