2/2014 FORU LEGEA, otsailaren 17koa, Zenbait Fundazioren Zuzendaritza Organoak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZENBAIT FUNDAZIOREN ZUZENDARITZA ORGANOAK ARAUTZEN DITUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateari dagokio aurrezki kutxen eta ekonomiaren sektore publikoaren gaineko eskumen osoa, betiere Estatuak jarduera ekonomiko orokorrerako dituen oinarriei eta antolamenduari eta Estatuaren banku- eta kreditu-politikari jarraikiz, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 56.1 artikuluak xedatzen duenez.

Nafarroak, eskumen hori baliatuz, Nafarroako Aurrezki Kutxen Zuzendaritza Organoei buruzko apirilaren 21eko 7/1987 Foru Legea onetsi zuen.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa du Nafarroako Foru Zuzenbideko arauei jarraituz eratzen diren fundazioen arloan, aipatu lege organikoaren 44.20 artikuluarekin bat.

Nafarroako Foru Berriak, 44.etik 47.era bitarteko legeetan, izaera pribatuko fundazioei buruzko xedapenak ditu. Beste alde batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 125. eta 126. artikuluetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko fundazio publikoei buruzko xedapenak jasotzen ditu.

Uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuan aurrezki kutxen gobernu organoen eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuk arautzen dira. Arau horretan, zeina geroago aldatua izan baitzen otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuaren eta Kreditu entitateak Berregituratzeko eta Desegiteko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen azken xedapenetako hamahirugarrenaren bidez, aurrezki kutxak izaera bereziko fundazio bihurtzea jasotzen eta arautzen zen, 6. artikuluan.

Izaera bereziko fundazio horiek sortu dira aurrezki kutxek beren finantza-jarduerak eta ongintza- eta gizarte-jarduerak banantzetik. Finantza-jarduera, bere ondarearekin batera, beste kreditu-entitate bati eskualdatzen zaio, azken horren zenbait akzioren truke, eta aurrezki-kutxaren jatorrizko muina, berriz, izaera bereziko fundazio bihurtzen da, kreditu-entitatearen izaera galduta.

Arau horiek aplikatuta, aurrezki kutxarik gehienak fundazio berezi bihurtu ziren. Nafarroaren kasuan, Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea desagertu egin zen. Kutxa hori xurgapen bidezko bat-egite baten ondorioz sortu zen; hau da, Nafarroako Aurrezki Kutxak –Nafarroako Foru Diputazioak 1921an fundatu zuen– xurgatu zuelarik Iruñeko Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea –Iruñeko Udalak 1872an sortu zuen–. Desagertu aurretik, bere finantza-jarduera Banca Cívica-ri eskuordetu zion lehenbizi, eta, 2012tik aurrera, CaixaBank-i. Desagertzean, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 3ko 1/2013 Foru Aginduaren bidez, aipatutako kutxatik heldutako fundazio bereziaren kudeaketa-batzordea izendatu zen. 2013ko ekainaren 25ean, kudeaketa-batzorde horren erabakiz, Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea izaera bereziko fundazio bihurtu, eta fundazio hori “Nafarroako Kutxa Fundazioa” izendapenarekin eratu zen. Fundazioaren estatutuak onetsi ziren Nafarroako Gobernuaren 2013ko ekainaren 19ko erabaki baten bidez eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren 2013ko ekainaren 20ko agindu baten bidez.

Ondoren, Aurrezki Kutxei eta Banku Fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legeak indarrik gabe utzi ditu bai Aurrezki kutxen gobernu-organoei buruzko oinarrizko arauak erregulatzeko abuztuaren 2ko 31/1985 Legea, bai eta Aurrezki kutxen gobernu-organoei eta entitate horien araubide juridikoaren gaineko beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretua ere, babes-sistema instituzionalen araubide fiskalari buruzko tituluak izan ezik. Aipatutako legea dela-eta, banku-fundazioek ordeztu zituzten aurreko fundazio bereziak. Lege horren arabera, izan ere, baldin eta fundazio batek kreditu-entitate batean duen partaidetza, zuzenean edo zeharka, gutxienez ere entitatearen kapitalaren edo boto-eskubideen ehuneko 10ekoa bada, edo partaidetza horrek aukera ematen badio kreditu-entitatearen administrazio-organoaren kideetakoren bat izendatzeko edo kargutik kentzeko, fundazio hori banku-fundaziotzat hartuko da. Aurrezki kutxen eraldatzetik heldutako fundazio bereziek, ez badituzte aurreko baldintzak betetzen, fundazio arrunt daukate bihurtu beharra sei hilabeteko epean, lege horrek indarra hartzen duen egunetik kontatzen hasita. Fundazio arrunt horiek bidezkoa izanen dute sorburu izan duten aurrezki kutxaren izena erabiltzea beren izendapenean eta beren jardunean.

Nafarroako Kutxa Fundazioak, xedapen horien ondorioz, fundazio arrunt du bihurtu beharra, eta gai horren arloko arau orokorrak izanen zaizkio aplikatzekoak; hau da, Nafarroako Foru Berriko aipatu diren arauak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legekoak.

Aurrezki kutxen eraldatzetik heldutako fundazioen ezaugarri bereziak kontuan hartuta, komeni da fundazioon araubidea osatzea beren zuzendaritza-organoei buruzko zenbait arau espezifikorekin; betiere, Nafarroako Foru Komunitateak fundazioen arloan dituen eskumenen barruan.

Aipatu zuzendaritza-organoak arautzeko foru lege honek oinarritzat hartzen dituen printzipioak honakoak dira: gizarte-interesa, osaeraren sinpletasuna, ordezkagarritasun demokratikoa, gastuaren arloko austeritatea, publizitatea eta gardentasuna, jarduera autonomoa administrazioekiko eta jardueraren kontrola.

Gizarte-interesa bermatzeko, zuzendaritza-organoen jarduerari baldintza gisa ezartzen zaio Nafarroaren eta nafarren onura dakarten gizarte-intereseko helburuak bilatzea betiere.

  1. KAPITULUA

    Gobernu-, administrazio-, kudeaketa- eta ordezkaritza-organoak

    1. artikulua. Zerrenda.

    2. Nafarroako aurrezki kutxen transformazioaren ondoriozko fundazioen estatutuetan aurreikusiko da fundazioaren jarduera-eremua Nafarroa dela, eta haren gobernu-organoa bederatzi kidek osatutako patronatu bat izanen dela.

    3. Ezertan ukatu gabe fundazioaren helburuei ekitea eta helburu horiek ongintza eta gizarte arlokoak izatea, aurrezki kutxen transformazioaren ondoriozko fundazioen zuzendaritza-organoek beren egintzetan Nafarroaren eta nafarren aldeko helburuak bilatuko dituzte, gizarte-interesekoak.

  2. KAPITULUA

    Patronatua eta patronatu-kideak

    1. artikulua. Patronatua.

    2. Patronatua izango da foru lege honen xedapenen menpeko fundazioen zuzendaritza- eta erabakitze-organo gorena.

    3. Lehendakari izendatzen duten pertsona arituko da patronatuko buru.

    4. Zuzendaritza, hierarkikoki, patronatuaren menpean egonen da.

    5. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR