20/2013 FORU LEGEA, ekainaren 20koa, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 9ko 2/2006 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO EKONOMIA ETA GIZARTE KONTSEILUARI BURUZKO MARTXOAREN 9KO 2/2006 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Irabazi-asmorik gabeko 42 entitatek osatzen dute Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea –elkarteak, GGKEak, laneratze eta gizarteratze zentroak eta enpresa solidarioak–, zeina 2003tik ari den Nafarroan ekonomia solidarioa sustatzen. Sareak harremanak sendotu eta ikuspuntu ezberdinak sortzea bilatzen du, alternatiba ekonomiko posibleak, errealak, iraunkorrak eta solidarioak erraztu eta sustatzeko, gizakiarekin, gizartearekin eta planetarekin.

Ekonomia solidarioa sortu da erantzun bat eman behar izatetik ekonomiaren gizatasun-galtze gero eta handiagoari, ingurumenaren eta bizi kalitatearen narriadurari, eta egungo gizartean balio etikorik ez egoteari. Pobrezia areagotzea eta gizarte desberdintasunak –zeinek bereziki eragiten baitiete emakumeei–, bazterketa sozial eta ekonomikoa, langabezia eta kolokako enplegua, nabarmen biderkatzen dira krisi egoera honetan, erronkak sortzen dituzte eta horrenbeste gabezi eta narriadurek erantzunak eskatzen dituzte. Eginkizun nagusia, hortaz, ekonomia solidarioa bultzatzea da, gizarte bidezkoago eta solidarioago bat garatu ahal izateko tresna gisa.

Bestalde, ematen du beharrezkoa dela Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren osaera egokitzea Nafarroako gizartearen errealitate berri eta indartsuei; esate baterako, Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareari.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR