7/2009 FORU LEGEA, ekainaren 5ekoa, Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen 100eko 0,7 arautzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, FORU KOMUNITATEKO ZERGADUNEK GIZARTE-INTERESEKO BESTE XEDE BATZUETARAKO BIDERATZEN DUTEN TRIBUTUEN 100EKO 0,7 ARAUTZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Herritarrek hartutako erabakiekiko errespetuak eta erabaki horiek gauzatzeko modu zehatz eta berekiekiko errespetuak eskatzen du funts hori bereziki arautzea; alegia, definitu beharra dago zer diren foru erkidegoan "gizarte-intereseko beste xede batzuk", zehaztu beharra dago zertarako erabiltzen den 100eko 0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa, ezarri eta lehenetsi behar dira jarduerak eta jardueren hartzaileak, eta bide eman behar zaio Nafarroako Foru Komunitateko GKE-en eta irabazi asmorik gabeko entitateen parte-hartzeari eta inplikazioari.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araubide komunaren esparruan, Espainiako Gobernuak urtero banatzen du errenta aitorpenean Eliza Katolikoarentzat eta "gizarte-intereseko beste xede batzuetarako" bildutakoa. Azken kontzeptu hori GKE-ei itzultzen zaie, kasuan kasuko deialdiak eginez laguntza-programak, lankidetza-programak edo/eta ingurumena hobetzeko programak egiteko dirulaguntzak banatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateak zerga-araubide berekia duenez gero, Nafarroako GKE-ek eta elkarteek ezin dute parte hartu Espainiako Gobernuak tributu-dirusarrera horien kargura egiten dituen deialdietan. Alegia, Nafarroako GKEak, azaldutako arrazoi begi-bistakoak direla-eta, deialdi horietatik kanpo gelditzen dira, zergadun nafarrek ez dituztelako nazioko funts horiek elikatu bere 100eko 0,7aren bidez.

Gauza ezaguna da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatean lan egiten duten GKE-en ondoko eskaria: ahal den neurrian argitzea zer destino izanen duen zergadun nafarrek, bere borondatez, urtero-urtero hautatzen duten "gizarte-intereseko beste xede batzuk" izeneko laukitxoaren bidez bildutakoak.

Foru lege honek orobat zehazten du zer diren Foru Komunitatearen esparruan "gizarte-intereseko beste xede batzuk", eta unean uneko gizarte-errealitatearen beharrizan aldakorrei egokitzeko tresna bat jasotzen du.

Lau jarduera-multzo ezarrita, aintzatetsi eta artatu nahi dira GKE-en eta irabazi asmorik gabeko entitateen ohiko jarduera eremuak, ondokoak hain zuzen ere: beharrizan-egoeren aurreko gizarte-elkartasuneko jarduerak (hainbat talde xede dituzten programak eta proiektuak: drogazaleak, gizarteak baztertutakoak, guraso bakarreko familiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR