23/2013 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO EHIZARI ETA ARRANTZARI BURUZKO ABENDUAREN 22KO 17/2005 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak arau-esparru propio bat ezarri zuen, basa faunaren parte baten aprobetxamenduari dagokionez, eta Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea aplikatu den hamar urteotan pilatutako esperientzia jaso zuen.

Foru lege honek ezartzen duen gauzarik garrantzitsuenetariko bat da nortasuna aitortzen zaiola barrutien titularrek egindako kudeaketari, eta murriztu egiten duela Foru Komunitateko Administrazioaren esku-hartzea. Halatan, foru lege honek kudeaketa partekatua beren gain hartzeko aukera ematen die toki entitateei, ehiza aprobetxamenduak erabiltzeko aukerak emanda. Horrela, baliabide horren aprobetxamenduaren izaera soziala azpimarratzeko ala tokiko garapen sozio-ekonomikorako bide gisa erabiltzeko erabakia udal eremuan geratuko litzateke, toki entitateak hori nahi izanez gero.

Abenduaren 28ko 17/2005 Foru Legearen garapenak eta aplikazio praktikoak agerian jarri dute zenbait alderdi berrikusi beharra dagoela, egungo beharrizanei erantzunen bazaie.

Alde batetik, ika-mika eragin du ehiza-barrutietan zaintza sistema bat egon beharrak, zeina foru legean jasotzen baita eta erregelamenduaz ezartzen denari jarraikiz aurtengo otsailetik aurrerako indarraldia baitauka.

Beste alde batetik, badira egokitu beharreko beste zenbait alderdi ere; adibidez, ehiza-barruti bat eratzeko eskatzen den gutxieneko azalera, barruti intentsiboen berezitasunak edo zehapen-jarduna.

Artikulu bakarra.–Honela aldatuko da Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea:

Bat.–16. artikulua aldatzen da, idatz-zati berri bat gehituta, hirugarrena:

“3. Aprobetxamendu trinkoko barruti berezi horietan, barrutia eratzea baimentzen duen ebazpenak jasoko ditu barrutiaren titularraren eta aprobetxamenduaren titularraren betekizunak.”

Bi.–18. artikuluko 2. idatz-zatia aldatzen da. Hona testu berria:

  1. Ehiza-barruti bat eratzeko exijitutako gutxieneko azalera aldatu ahalko da, salbuespenez eta aldez aurretik administrazioak baimena emanda, honako kasuetan:

“a) 2.000 hektarea baino gutxiago dituzten tokiko barrutiak sortu ahalko dira, herrian horretarako behar adinako azalerarik izan ez eta 15...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR