4/2014 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO EHIZARI ETA ARRANTZARI BURUZKO ABENDUAREN 22KO 17/2005 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Uztailaren 2ko 23/2013 Foru Legearen bidez, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen zenbait artikulu aldatu ziren. Besteak beste, 51. artikulua, ehiza-barrutien zaintzari buruzkoa.

Aldaketa horrek zalantzak sortu ditu Nafarroako ehiztarien artean; artikulu horren interpretazioari eta aplikazioaren ondorioei buruzko dudak adierazi dituzte ehiztariek.

Hartara, 51. artikuluaren testua egokitu beharra dago, halako moduan non argiago eta beharrizanei hobeki doituz jasoko baita zein kasutan den beharrezkoa ehiza-zaintzako sistema bat edukitzea barrutietan.

Bestalde, bi akats detektatu dira ehizari buruzko araudiaren gaurkotze horretan.

  1. artikuluko 2. idatz-zatiko e) letra ezabatzean kendu egin zen barrutiari behar adinako zaintza emateko ardura nork duen adierazten zuen puntua. Gabezia hori zuzendu beharra dago.

  2. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letra aldatzean, hutsegitez ezabatu zen ondoko betebehar hau: “epizootia izan litekeen gaitzen bat agertuz gero Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua jakinaren gainean jartzea, bai eta barrutietan pozoitzerik izan bada edo debekatutako tresnarik erabili bada”. Betebehar hori mantendu beharra dago.

Artikulu bakarra.–Honela aldatuko da Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea:

Bat.–20. artikuluaren 2. idatz-zatiari e) letra gehitzen zaio. Honela geldituko da:

“e) Zaintza-sistema bat ematea barrutiari, foru lege honen 51. artikuluan aurreikusitako jarduketak egiteko.”

Bi.–21. artikuluaren 1. idatz-zatiko b) letra aldatzen da. Honela geldituko da:

“b) Aurreko artikuluko lehen idatz-zatiko a), b) eta e) letretan eta artikulu bereko bigarren idatz-zatiko a), c) eta h) letretan xedatutakoa betetzea, aprobetxamenduaren adjudikazioan ezartzen diren arau eta baldintzen arabera.”

Hiru.–51. artikulua aldatzen da. Honela geldituko da:

“51. artikulua. Zaintza.

Edonola ere, barrutiak ehiza-zaintzako sistema bat eduki beharko du ondokoak egiteko:

  1. Populazioak maneiatzea, eta horren barruan sartuko dira askatzeak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR