5/2011 FORU LEGEA, martxoaren 17koa, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NEKAZARITZA AZPIEGITUREI BURUZKO MARTXOAREN 7KO 1/2002 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 68.3 artikuluan hartzaileek aurretiaz bete beharreko zenbait baldintza ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak berak edo bere sozietate publikoen bidez obrak egin ahal izateko. Baldintza horietako bat artikulu horretako 3. idatz-zatiko a) letran ezarritakoa da: dagokien finantzaketa zatia eta hala bide denean egiten diren likidazioak aurrez aportatzea. Finantzaketa zati hori, hasiera batean, obra horien kostuaren ehuneko 50ekoa da.

Onartu beharra dago bizi dugun zailtasun ekonomikoko une honek eragin berezia izan duela toki entitateen diru-sarreretan, nabarmen jaitsi baitira likidezia, finantzatzeko ahalmena eta, azken batean, gastua; horrenbestez, bereziki zail dute baldintza hori betetzea. Beraz, entitate horien ekarpena erraztea komeni da; hartara, finantzaketari kalte egin gabe, erraztu eginen da, entitate horien ekarpenak obrak egiteko prozesuaren erritmoari egokituta.

Artikulu bakarra.-Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen aldaketa.

Testu hau izanen dute ondoren aipatzen diren Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen agindu hauek:

Bat.-51.2 artikulua.

"Instalazio horietarako laguntza publikoak eskuratzeko, instalaziook oinarrizko ureztatze-azaleraren adinakoak edo handiagoak izan beharko dute. Irizpide hori ez da aplikatuko ureztaketarako ezarritako azalera oinarrizkoaren neurria lortzerik ez duten finketan, bai topografi edo isolamendu arazoengatik bai ageriko ezintasun teknikoengatik".

Bi.-52.4 artikulua.

"Ureztatze-unitate berean ura lurzatian aplikatzeko sistema bakarra erabiltzen ahalko da. Aukeratutako sistema prestatuko da laboreetarako hobekien den moduan, arrazoi agronomikoak eta kostua kontuan harturik. Lurzatian ura aplikatzeko sistemek, bakoitzak bere aldetik, oinarrizko ureztatze-unitatearen tamaina baino handiagoa badute, aurreko irizpide orokorretik salbuetsita egonen dira. Foru lege honetan aurreikusitako dirulaguntzak aplikatuko zaizkie tamaina hori gainditzen duten ureztatze-sistemari edo ureztatze-sistemei".

Hiru.-68.3.a) artikulua.

"3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak berak edo bere sozietate publikoen bidez obrak egin ahal izateko, hainbat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR