20/1998 FORU LEGEA, abenduaren 14koa, Nafarroako 1997ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

NAFARROAKO 1997KO KONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA

ZIOEN ADIERAZPENA

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatzea eta Kontuak formalizatzea Parlamentuari aurkezteko, horrek eztabaidan jarri, zuzendu eta, behar izanez gero, onespena eman diezaien, hori guztia foru legeek ezarri dutenari jarraikiz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 110. artikuluak, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako Kontu Orokorren formulazioa, horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsita dituela, Nafarroako Parlamentura igorri beharko dira behar duten Foru Lege proiektuaren bidez, 8/1988 Foru Legeko 115. artikuluan aginduta dagoen bezala.

Nafarroako Gobernuak 1997ko ekitaldiko Kontu Orokorrei buruzko izapidaketak beterik dituela, Kontuen Ganbarak derrigorrezko irizpena emana duelarik eta Nafarroako 1997ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduko 154. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera izapidatu delarik, bidezko da Foru Lege horri onespena ematea.

Artikulu bakarra.-Onetsi egiten dira Ekonomi eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsitako Nafarroako 1997ko Kontu Orokorrak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeko 113, 114 eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. Edukia ondoko agirietan agertzen da:

  1. liburukia.-Foru Komunitateko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen Aurrekontuen likidazioa, finantzen egoera- orriak eta Txostena. Hona hemen hori osatzen duten agiriak:

-Nafarroako 1997ko Aurrekontu Orokorren likidazioaren laburpena.

-Gastuen Aurrekontuaren likidazioa.

-Dirusarreren Aurrekontuaren likidazioa.

-Finantzen egoera-orriak eta argibide osagarriak:

.Egoeraren Balantze Orokorra.

.Ekitaldiko emaitzen kontua.

.Fondoen jatorri eta aplikazioaren egoera-orria.

.Diruzaintzako kontu orokorra.

.Zorpetzearen kontu orokorra.

.Ondasun, eskubide eta betebeharren inbentarioa.

.Kobratu beharreko eskubideak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR