774/2011FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren egitura organikoa ezartzen duena, unitateen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren uztailaren 31ko 307/2006 Foru Aginduaren eta abuztuaren 31ko 317/2006 Foru Aginduaren bidez, hainbat unitate sortu ziren Nafarroako Larrialdietako Agentzian.

Otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautu eta haren estatutuak onetsi ziren, egitura organikoa ezarriz.

Aipatu den otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretua, azaroaren 2ko 232/2011Foru Dekretuaren bidez aldatu da, erakunde autonomoaren egitura arrazionalizatu eta errazteko. Horrek eta unitateak sortu eta arautu zirenetik iragan denborak zenbait aldaketa egin beharra erakusten dute, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren unitate mailako egitura organikoa esparru organiko eta funtzional berriaren arabera egokitzeko. Alde horretatik, segurtasun juridikoari eta arau argitasunari loturiko arrazoiek adierazten dute unitate mailako egitura organiko guztiaren erregulazioa xedapen bakar batean biltzea komeni dela.

Horrenbestez, Nafarroako Larrialdietako Agentzia arautzen duen eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren 36. artikuluak emandako ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Langileriaren Kudeaketarako Unitatea.

    Langileriaren Kudeaketarako Unitateak, Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Langileen erregistroa mantendu eta eguneratzea.

    2. Ezarririk dagoen erregelamenduzko prozedurari jarraituz aldi baterako langileak kontratatzearen arloko beharrak kontrolatzea.

    3. Langileen nominako elementu aldakorren kudeaketa materiala eta kontrola.

    4. Langileen lanaldiak kontrolatzeko sistema kudeatzea.

    5. Langileen osasun azterketak kudeatu eta kontrolatzea.

    6. Aldi baterako ezintasun egoeran dauden Agentziako langileen baja-agiriak tramitatzea, bajak eta altak berrestea eta istripu-agiriak eta laneko gertakariak tramitatzea.

    7. Bere esparruko azterlan bereziak (memoriak, azterlanak eta abar) egiten laguntzea.

    8. Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

  2. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Unitatea.

    Kudeaketa Ekonomikoaren Unitateak, Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Gastuen eta diru-sarreren espedienteak kontrolatzea, jarraipena egitea eta kontabilizatzea.

    2. Kutxako aurrerakinen eta justifikatu beharreko ordainketa aginduen kontuak koordinatzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

    3. Agentziaren aurrekontuaren exekuzioa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR