5/2011 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Orokorretarako Zerbitzuak bateratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bidez sortutako Nafarroako Ospitaleguneak aldaketa garrantzitsua eragin zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza espezializatuaren antolaketan. Ospitalegunea pazienteari kalitatezko arreta emateko sortu zen, eta aldi berean, garapen profesionala eta profesionalen kudeaketan ahalik eta trebakuntza zein inplikazio handiena lortzeko. Aldaketa handi horiek aurrera eramateko zenbait estrategia daude, besteak beste, zuzendaritza egitura komunak ezartzea, bikoiztutako zerbitzuak elkartzea, zirkuituak, prozedurak eta protokoloak bateratzea edo prozesu bidezko antolaketa.

2006-2010 aldirako Nafarroako Osasun Planaren arabera, ospitaleetako larrialdiak antolatzea da proiektu honen lehentasunezko arloetako bat. Ospitaleetako larrialdiek hiru sarbide dituzte Iruñeko barrutiko sare publikoan: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Larrialdi Orokorrak (gaur egun, Nafarroako "B" Ospitalegunea), Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak (gaur egun, Nafarroako "A" Ospitalegunea) eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ama-haurren Larrialdiak (gaur egun, Nafarroako Ospitalegunea). Ospitalegunearen bidez gaur egun dauden hiru sarbideak bi bihurtzea lortu nahi da, hain zuzen ere, Larrialdi Orokorrak eta Ama-haurren Larrialdiak.

Bakoitzak bere garapena izanen du, galarazi gabe beharrezkoak diren egoera klinikoetarako edo antolaketa egoeretarako komunak diren akordio eta protokoloen esparruan harreman funtzionala izatea. Gainera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bi azpiegitura arkitektoniko abian ditu, aipatu larrialdi arlo bakoitzean bat. Larrialdi Orokorren kasuan, aurreikusi da eraikitzen ari den eraikina 2011 amaierarako bukatzea, 2012an abian jartzeko.

Larrialdi Orokorrei dagokienez, gaur egun dauden bi zerbitzuek antzeko antolaketa egitura klasikoa dute. Organikoki Zuzendaritza Medikoaren mende daude, eta zerbitzuburu bat eta mediku albokoak dituzte; baina alde nabarmenak dituzte lanaren barne antolaketari eta lan araubideei dagokienez. Horrexegatik planteatzen da horiek bateratzea, lehen fase gisa, aurretik aipatutako irizpide guztiak oinarritzat hartuta Arlo Kliniko bat sortu baino lehen.

Laburbilduz, azpiegitura fisikoa eratzen den bitartean, beharrezkoa da egon daitezkeen aldeak ezabatzen joatea. Hori guztia eskaintzen den osasun laguntzaren koordinazioa eta arrazionalizazioa bermatzeko, giza baliabideen eta baliabide materialen erabileran ahal den eraginkortasun handiena ziurtatzeko.

Osasuneko Negoziazio Mahai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR