19/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, Lantzeko inauteriak Nafarroako Interes Turistikoko Festa direla adierazten duena ofizioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ospatzen diren festak ikuspegi turistiko batetik arautzea eta "Nafarroako Interes Turistikoko Festa" izendapena sortzea.

Foru dekretu horren 9. artikuluak ezartzen du "Nafarroako Interes Turistikoko Festaren" adierazpena turismo arloan eskumena duen kontseilariaren foru aginduaren bidez eginen dela. Era berean, 4. artikuluan aurreikusten denez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroako Interes Turistikoko Festaren adierazpen prozedurari hasiera eman ahalko dio ofizioz.

Lantzeko inauteriak Erdi Arotik zuzenean heldutako herentzia dira, eta baldintzak betetzen dituzte Nafarroako Interes Turistikoko Festa direla ofizioz adierazteko; izan ere, ospakizun originala dira, herritarrengan errotuta daude -hala erakusten dute horien antzinatasunak eta balio etnografiko eta soziokulturalek-, herritarrek parte-hartzen dute eta bisitari ugari, gure Foru Komunitatekoak bertakoak nahiz kanpokoak, erakartzen dituzte. Gainera, ondasun ez-materialaren adierazpena badute, interes kulturaleko ondasunen kategoriaren barnean. Adierazpen horrek, noski, berresten ditu gorago horien kulturaren adierazpen gisa eta Nafarroako baliabide turistiko gisa azaldutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR