971/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 150 eredua (Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena) eta 149 eredua (Espainiako lurraldera joanarazitako langileen araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena) onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) 10.2 artikuluak dioenez, batez ere ikerketari eta garapenari zuzenean loturiko lan bereziki kualifikatuetan aritzeko Espainiako lurraldera etorri direlako edo ospe handiko unibertsitateko irakasleak direlako, egoitza fiskala Nafarroan izatea eskuratzen duten pertsona fisikoek, artikulu horretan ezarritako baldintzak betez gero, aukera izanen dute, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasibo gisa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko, egoitza aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan.

Agindu horren erregelamenduzko garapena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 225/2011 Foru Aginduan araututa dago. Horren bidez, baldintzak eta prozedura ezarri ziren hainbat subjektu pasibok aukera izan dezaten, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasibo gisa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko.

Foru agindu horrek prozedura erraza ezartzen du araubide berezi honen bidez zerga ordaintzeko, baita hari uko egiteko ere. Orobat, araubide berezi horretatik baztertuta gelditzen diren subjektu pasiboek bete beharrekoak finkatzen dira.

Abenduaren 27ko 225/2011 Foru Aginduaren 2.6 artikuluan ezartzen da araubide berezi horren aplikazioa jasotzen duten subjektu pasiboak behartuta daudela pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu eta sinatzera Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak onesten duen ereduan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan aurreikusitako aitorpen ereduei egokitutako edukia duena. Kontseilari horrek ezarriko du eredua nola, non eta zein epetan aurkeztu.

  1. artikuluan ezartzen da zerga ordaintzeko araubide berezia aukeratzeko Nafarroako Zerga Ogasunari jakinarazpena aurkeztu behar zaiola, eta modu berean jardun behar dela aukera hari uko egin eta araubide berezitik baztertuta gelditzeko.

    Horrenbertzez,

    AGINDU DUT:

  2. artikulua. 150 eredua onestea.

    150 eredua (Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena) onesten da. Foru agindu honen I. eranskinean ageri da.

  3. artikulua. 150 eredua aurkezteko betebeharra dutenak.

    Aurreko artikuluan onesten den aitorpen eredua aurkeztu eta sinatzera beharturik egonen dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide berezia aplikatu behar bazaie. Araubide hori Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) ezarri zen, 10.2 artikuluan, eta abenduaren 27ko 225/2011 Foru Aginduaren bidez garatu. Horren bidez, baldintzak eta prozedura ezarri ziren hainbat subjektu pasibok aukera izan dezaten, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasibo gisa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko.

  4. artikulua. 150 eredua aurkezteko eta zerga zorra ordaintzeko epea.

    Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren 150 eredua aurkezteko epea, eta zerga zorra ordaintzekoa, ekitaldi bakoitzean pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenerako onesten den epe orokor bera izanen da.

  5. artikulua. 150 eredua aurkezteko modua.

    Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren 150 eredua paperezko euskarrian aurkeztuko da derrigorrez.

  6. artikulua. 150 eredua aurkezteko eta zerga zorra ordaintzeko tokia.

    Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren 150 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztuko da.

    Egindako likidazio aitorpenaren ondorioz ordaintzeko zenbatekorik ateratzen bada, Nafarroako Zerga Ogasunarekin lankide den edozein finantza-entitatetan egin beharko da diru-sarrera. Zenbateko hori bi ordainketa berdinetan zatitzen ahalko da, interesik edo errekargurik gabe; lehena ordainketa-gutunaren bidez eginen da, 710 ereduaren arabera, eta bigarrena ordainketa-gutunaren nahiz banku-helbideratzearen bidez.

  7. artikulua. 149 eredua onestea.

    149 eredua (Espainiako lurraldera joanarazitako langileen araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena) onesten da.

    Eredu hori erabili behar da zerga ordaintzeko Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide berezia aukeratzeko. Foru agindu honen II. eranskinean ageri da.

    Jakinarazpen eredu bera erabiliko da aukera hari uko egin eta araubide berezitik baztertuta gelditzeko.

  8. artikulua. 149. ereduaren aurkezpena.

    Abenduaren 27ko 225/2011 Foru Aginduaren 4., 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatzen den ondorioetarako, Espainiako lurraldera joanarazitako langileen araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztuko da.

    Araubide berezi hori aukeratzen denean, Nafarroako Zerga Ogasunak, aurkezten zaizkion jakinarazpena eta agiriak ikusita eta bidezkoa bada, egiaztagiri bat luzatuko du, subjektu pasiboak araubide berezi hori aukeratu duela jasotzen duena, jakinarazpena aurkeztu eta 10 egun balioduneko epean, gehienez ere.

    Egiaztagiri horrek atxikipena edo konturako diru-sarrera egitera behartutako pertsona edo entitateei araubide bereziari lotutako subjektu pasibo izatea frogatzeko balioko du; horretarako, dokumentu horren ale bat emanen zaie.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta egun horretatik aurrera egiten diren aitorpen eta jakinarazpenei aplikatuko zaie.

    Iruñean, 2012ko azaroaren 15ean.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

    150 eredua. Aitorpena betetzeko jarraibideak

    Aplikatu beharreko arauak

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Legeari eta Erregelamenduari jarraibide hauetan egiten zaizkien aipamenek Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginari (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 2008ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 30ean) eta zerga horren Erregelamenduari (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 1999ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6an) egiten diete erreferentzia.

    Bestetik, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren Legeari eta Erregelamenduari jarraibide hauetan egiten zaizkien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR