159/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean aritzeko bi beka emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuak Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean prestakuntzarako bi beka sortzea eta haiek emateko deialdia egitea proposatu du.

Kontuan harturik bekadunen esku uzten diren azterketak eta lanak departamentu honentzat eta Nafarroako nekazaritzarentzat oro har baliagarriak izan daitezkeela, baita bekadunentzat berentzat ere, horrela lan esperientzia interesgarria lortzeko aukera izanen baitute.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua aplikatuko zaizkio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Graduatuondokoentzako bi beka emateko deialdia onestea, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean aritzeko; oinarri arautzaileak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.-21.600 euroko gastua baimentzea. Horietatik 14.400 euro 2011ko gastuen aurrekontuko "Bekak" izeneko 700000-71400-4809-411100 kontu-sailaren kargura ordainduko dira, eta 7.200 euro 2012ko gastuen aurrekontuan dagokion kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.-Deialdi hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Laugarrena.-Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko apirilaren 20an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

ERANSKINA

Bi beka emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, 2011ko maiatzaren 1etik aurrera Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean aritzeko

Lehena.-Xedea.

Deialdi honen xedea da graduatuondokoentzako bi beka sortzea, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean aritzeko, landareen osasunari eta produkzio bideei buruzko azterlan eta lanak egiteko.

Bigarrena.-Iraupena.

Bekek 12 hilabete iraungo dute, 2011ko maiatzaren 1etik 2012ko apirilaren 30era arte. Bekak beste bi urterako luzatzen ahalko dira, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak eskatuta.

Hirugarrena.-Zenbatekoa.

Bekak 10.800 eurokoak izanen dira, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldian, edo dagokion zati proportzionala.

Laugarrena.-Bete beharrekoak.

Prestakuntza bekak hartzen ahalko dituzte betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

  1. Adin nagusikoa izatea.

  2. Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR