357/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, sua landalurretan nola erabili arautzen duena eta 2008. urtean Nafarroan basoetako suteei aurrea hartzeko neurriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 37. artikuluak ezartzen duenez Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena da oihaneko suteen prebentziorako eta suteen kontra borrokatzeko neurriak planifikatu, koordinatu eta betearaztea. Era berean, Oihan administrazioak eskumenak ditu oihaneko suteen prebentzioaren arloan.

Nafarroako Oihan Planaren 341. egintzan, "oihaneko suteen aurkako aurreneurriak ezartzea" izenekoan, oihaneko suteei aurrea hartzeko neurriak jasotzen dira eta egintza horren arduraduna Oihaneko Administrazioa da.

Landa ingurunetan sua maiz erabiltzen den tresna da eta, horregatik, landarediaren baldintzak horretarako egokiak direnean, suteak maiz gertatzen ahal dira eta ondorio larriak eragin. Egoera hau dela eta, beharrezkoa da giza baliabide eta baliabide tekniko ugari erabiltzea.

Udaberrian euri asko egin du eta ondorioz belarki landareak hazi dira, suteak eragiten dituzten alderdietako bat. Udan gertatzen den agorriltzea dela eta, hildako erregai fin ugari izanen dela aurreikusten da. Egoera honek eta tenperatura altuek suteak izateko aukera handiak dakarzte.

Nafarroa klima aldetik oso anitza denez, gaur egun atlantikoko eragina nabarmena duen iparraldeko alderdiko baldintzak ez dira hain larriak eta, beraz, egoki da Nafarroa geografikoki zatitzea eta sua erabiltzeko era desberdinak ezartzea.

Aurreko urteetan, landalurretan sua erabiltzeko debekua ezarri duten foru agindu bana eman dira eta suteen kopurua jaitsi egin dela egiaztatatu dugu.

Beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitate osoan suaren erabilera arautzea, galera ekologiko, ekonomiko eta sozialik ez izateko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Eskualdeak.

    Soilik erregulazio honen ondorioetarako, Nafarroa bi zatitan banatuko da:

    Iparralde eta hegoaldeko eremuen arteko muga ondoren ageri diren toki erakundeen hegoaldeko mugek ezarritakoa izanen da: Ameskoa, Urbasa, Goñibar, Ollo, Arakil, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz, Auritzberri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari, Garde.

  2. Suaren erabilera.

    Arautu egiten da sua landalurretan egitea, eremu zabal irekian, ondoren azaldu bezala:

  3. Debekatuta dago sua egitea zuhaiztietan, zuhaixkak edo sastrakak dauden tokietan, larreetan eta belardietan, bere babes araubidea edozein dela ere.

  4. Debekatuta dago sua aisialdirako helburuetarako egitea Nafarroako hegoaldean. Debeku honen barruan sartzen dira sua egiteko prestatutako tokiak ere, hots, barbakoak edo kanpoko beste edozein instalazio eta errepideen ondoko atsedenguneak.

    Nafarroako iparraldean sua aisialdirako helburuetarako egiten ahal da horretarako egokitutako tokitan, hots, barbakoak edo kanpoko beste edozein instalazio eta errepideen ondoko atsedenguneak.

  5. Oihaneko aprobetxamenduetan edo oihangintzako tratamenduetan gelditzen diren hondarrak erretzea debekatzea, ezinbesteko arrazoi fitosanitarioengatik Ingurumen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez baimentzen direnean salbu.

  6. Lehorreko alorretan edozein erreketa debekatuta dago, foru agindu honen 8.5 puntuan aurreikusitako salbuespenekin.

  7. Landa lurretan material piroteknikoaren erabilera debekatzea, edozein helburu duela ere. Aurreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR