43/2014 FORU DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, 2014. urteko “Vianako Printzea” Kulturaren Saria Tarsicio de Azconari (Jesús Morrás Santamaría jaunari) ematea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 30eko 11/2013 Foru Dekretuaren bitartez sortu zuen “Vianako Printzea” Kulturaren Saria.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluak erabaki du 2014. urteko “Vianako Printzea” Kultura Saria Tarsicio de Azconari eman diezaiola proposatzea Nafarroako Gobernuari, haren baitan biltzen diren merezimendu aipagarriengatik.

Tarsicio de Azcona, apez kaputxinoa, Aizkoan (Deierri, Nafarroa) jaioa, 1923. urtean, Jesús Morrás Santamaría izenarekin, Historian doktorea da Erromako Unibertsitate Gregorianoan, eta Elizaren Historiako eta zientzia lagungarrietako irakaslea izan da Iruñeko Ikasketa Teologikoetako Goi Mailako Ikastetxean eta bere ordenako ikastetxeetan.

Historialaria da, oso ibilbide luzekoa, sei hamarkada baino gehiago eman baititu ikerketan eta irakaskuntzan, betiere maila akademiko ezin hobea eta eztabaidaezina buru zela. Nabarmentzekoa da lanei ematen dien dokumentu-oinarri sendoa, azterketaren sakona, erdietsitako informazioak kontuan hartzeko zintzotasuna eta ikertutako prozesu historikoetatik azalpen-sintesiak eraikitzeko gaitasuna.

Eskualdeko, nazioko eta atzerriko agiritegiak oso ongi ezagutzeari esker, historialari moldakorra izan da, eta aise egokitu da nazioko, nazioarteko nahiz zorrozki tokikoa den arloetan. Hala, nabarmendu daitezke Errege-Erregina Katolikoen agintaldiari buruzko ikasketak, bereziki Isabel erreginaren biografia eta XV. eta XVI. mendeetako Espainiako apezpikualdiari buruzko lanak, bai eta hark egindako ekarpena ere, Eliza Katolikoaren Erreforma aurreko aldiaren gaineko ezagutza hobetzeko.

Nafarroako historiaren esparruan, Tarsicio de Azconak honako hauek ikertu ditu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR