68/2013 FORU DEKRETUA, azaroaren 13koa, Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kulturaren Kontseilua azaroaren 21eko 241/1984 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Foru Komunitatean garapen kulturala sustatzeko. Horretarako, agindu zitzaion kulturan eskuduna den organoari helaraztea Nafarroako herritarren behar eta interes kulturalak, behar ziren ekintzak proposatuz lurraldeko garapen kultural hobea lortzeko eta Administrazioaren programen jarraipena gauzatzeko, ordezkatzen dituzten adimenaren eta arteen eremuen ikuspuntutik.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluak hogeita bost urte baino gehiago daramatza lanean, eta, horietan, agindu zaizkion lanak bete ditu, zubi-eginkizuna bete du Administrazioaren eta kultur bizitza gauzatzen den eremuen artean, eta alderantziz, eta, bere bidez, kultura plangintzan esku hartzeko aukera eman die horretarako gaitasuna dutenei, dela duten eskarmentuarengatik, duten jakituriagatik edo kultur- eta arte-bizitzan parte hartzeagatik. Kulturaren arloan erabakiak hartzeko prozesuan beti hartu izan dira kontuan haren proposamenak. Haren ekimenen artean, besteak beste, nabarmentzekoa da Vianako Printzea Kulturaren Saria eratzeko proposamena, Nafarroako Gobernuak martxoaren 15eko 56/1990 Foru Dekretu bidez sortu zuena.

Ordutik, lau foru legek eragin dute Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren eskumenen esparruan. Horietako hiruk beren sektoreko gaien eremutik eragin dute, honako hauek zehazki: 32/2002 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako liburutegien sistema arautzen duena, 12/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Artxiboei eta Dokumentuei buruzkoa, eta, azkenik, 10/2009 Foru Legea, uztailaren 2koa, Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzkoa.

Bestalde, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 10. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako Kulturaren Kontseilua da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kultura arloan duen kontsulta eta aholkuetarako organoa. Halaber, xedatzen da erregelamenduz ezarriko direla haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Aipatutako araudia betetzeko, bidezkoa da Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua ezartzea.

Hori dela eta, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko azaroaren 13an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Erregelamendua onestea.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onetsi da. Ondoren txertatu da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzea.

Indargabetu dira Nafarroako Kulturaren Kontseilua sortu zuen azaroaren 21eko 241/1984 Foru Dekretua, Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren funtzionamendurako erregelamendua onesten duen uztailaren 24ko 157/1985 Foru Dekretua, bai eta honako foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Arauak emateko gaitasuna.

Kulturaren arloan eskumena duen kontseilariari ahalmena eman zaio behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu honen bidez onesten den erregelamendua bete, gauzatu eta garatu dadin.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko azaroaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

NAFARROAKO KULTURAREN KONTSEILUAREN OSAERA, ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ERREGELAMENDUA

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Erregelamendu honen xedea da Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea.

    2. artikulua. Kontzeptua eta izaera juridikoa.

      Nafarroako Kulturaren Kontseilua da kulturaren arloan kontsulta eta aholkuetarako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR