119/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2011ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Era berean, uztailaren 5eko 60/2011 Foru Dekretuaren bidez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 2011ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6koan.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea da.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 1ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: kultur ondarea babestu eta handitzea; herritarrek kulturarako sarbidea izateko erraztasunak ematea; Nafarroako turismo sektorea antolatu eta bultzatzea; barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea; lehendakariari laguntzea; Parlamentuarekiko eta Foru Komunitateko, autonomia erkidegoetako, Espainiako eta Europako beste erakunde batzuekiko harremanak; Nafarroako Gobernuaren erakunde irudia babestu, garatu eta sustatzea; Europar Batasuneko erakundeetan parte hartzea; informazio politika koordinatzea; komunikabideak; immigrazio politiken koordinazioa; Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrekiko eta Nafarroako Etxe eta Zentroekiko koordinazioa; Gobernuaren eledunaren eginkizunak; eta indarreko xedapenek esleitzen dizkion gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria.

    3. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari, departamentuko titularra baita, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak dagozkio, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari dagokionez.

    4. Bereziki, eskumenen eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

      1. Diru-laguntza deialdiak eta haren oinarri arautzaileak onestea.

      2. Lankidetza hitzarmenak eta elkarlanerako itunak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.

      3. Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.

      4. Nafarroako Gobernuaren eledunaren eginkizunak, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat.

    5. Orobat, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      1. Nafarroako Kultura Kontseilua.

      2. Nafarroako Turismo Kontseilua.

      3. Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokia.

      4. Immigraziorako Departamentuarteko Batzordea.

    6. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren laguntza politiko eta teknikorako unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, zuzen-zuzenean haren menpean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari loturik.

    7. artikulua. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren antolaketa orokorra.

      Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

      1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

      2. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

      3. Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

      4. Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.

      5. Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritza-Zuzendaritza Nagusia.

      6. Immigraziorako Bulegoa.

      7. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak haien esku uzten duen beste edozein.

    9. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen-esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskudantziak (8. artikuluan aurreikusten direnak barne) erabiliko ditu Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren goi-zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    10. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    11. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

  2. KAPITULUA

    Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparrua eta egitura

    2. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

      Vianako Printzea-Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

      1. Kultura, Estatuarekin koordinaturik.

      2. Historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia eta zientzia ondarea, betiere ondare hori esportazioaren eta espoliazioaren aurka defendatzeko Estatuak dituen ahalmenak deusetan ukatu gabe.

      3. Artxiboak, museoak eta kulturaren biltegi gisa erabiltzen diren beste zentro batzuk, haien titularra estatua ez bada.

      4. Liburutegiak eta hemerotekak.

      5. Indarra duten xedapenek Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren berezko esparruan.

    3. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    4. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

      1. Ondare Historikoaren Zerbitzua.

      2. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua.

      3. Museoen Zerbitzua.

      4. Liburutegi Zerbitzua.

      5. Kultur Ekintza Zerbitzua.

    5. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari zuzenean atxikita, Sustapenaren, Azterlanen eta Garapen Estrategikoaren Atala dago.

    6. ATALA

      Ondare Historikoaren Zerbitzua

    7. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

      Ondare Historikoaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Ondare historikoa babestu, zaindu, katalogatu eta hedatzea, balio artistikoa, arkeologikoa edo antzekoa duenean.

      2. Ondare historikoa zaindu eta babesteko irizpide teknikoak ezartzea.

      3. Obra publiko edo pribatu batek multzo edo ondasun higiezin historikoak edo ondasun arkeologiko edo higigarriak edo horien inguruak ukitzen baldin baditu, proiektu horiei buruz aginduzko txostenak egitea eta, arlo horretan, Nafarroako Gobernuaren beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa erraztea, bakoitzaren eskudantzien esparruan.

      4. Ondare historikoa ikuskatzea indarreko legeek ezarri bezala.

      5. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.

      6. Interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak tramitatzea.

      7. Nafarroako kultur ondarearen zainketa, babesa eta hedapena sustatzea, indarreko legedian aurreikusita dauden ekintzen bitartez.

      8. Ondare historikoa zaintzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

      9. Nafarroako Gobernuko ondare historikoaren inbentarioak eta katalogo dokumental eta teknikoak prestatu, mantendu eta kontsultarako antolatzea.

      10. Nafarroako ondare historikoaren gainean egiten diren esku-hartzeen proiektuak prestatu edo gainbegiratzea eta lan horiek zuzentzea.

      11. Nafarroako Gobernuko monumentuen kudeaketa planifikatzea, kontratatzea eta gainbegiratzea.

      12. Nafarroako Gobernuaren arkeologia biltegia antolatu eta kudeatzea.

      13. Indusketa eta prospekzio arkeologikoetarako baimenak eman behar ote diren proposatzea eta horiek tramitatzea, eta, behar denean, baita lan horiek egitea ere.

      14. Interes kulturaleko ondasunei buruz Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

        ñ) Aurretik adierazitako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR