36/2014 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 11. artikuluak Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordea sortu zuen, kultur ondasunak baloratzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organo aholku-emaile gisa hain zuzen, osaera, antolaketa eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezartzekoak izanik.

Aipatutako araudia betetzeko, bidezkoa da Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua ezartzea.

Hori dela eta, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko apirilaren 30ean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Erregelamendua onestea.

Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onetsi da.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Arauak emateko gaitasuna.

Kulturaren arloan eskumena duen kontseilariari ahalmena eman zaio behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu honen bidez onesten den erregelamendua bete, gauzatu eta garatu dadin.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

NAFARROAKO KULTUR ONDAREKO ONDASUNEN BALORAZIO BATZORDEAREN OSAERA, ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ERREGELAMENDUA

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea du xede Erregelamendu honek.

    2. artikulua. Izaera juridikoa eta atxikipena.

      Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kultur ondasunak baloratzeko duen kide anitzeko organo aholku-emailea da, eta kultur arloan eskudun den departamentuari dago atxikita.

  2. KAPITULUA

    Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordearen eginkizunak

    1. artikulua. Eginkizunak.

    Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordeari eginkizun hauek dagozkio:

    1. Foru Komunitateko Administrazioak eskuratu gogo dituen kultur ondasunen balorazio ekonomikoa egitea, zenbatekoa 100.000 eurotik gorakoa denean (BEZa kanpo) ondasun higiezinen kasuan, eta 15.000 eurotik gorakoa (BEZa kanpo) ondasun higigarriak eta eskubideak direnean, presako justifikatuak dauden enkante publikoetako eskurapenetan izan ezik.

    2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR