12/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 605/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, inbertsioak finantzatzeko kreditu eragiketei abalorde moduko laguntzak emateko araubidea ezarri zen, Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzko urriaren 30eko 14/2008 Foru Legearen esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 605/2008 Foru Aginduaren bidez, inbertsioak finantzatzeko kreditu-eragiketei abalorde moduko laguntzak emateko araubidea ezarri zen, Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzko urriaren 30eko 14/2008 Foru Legearen esparruan.

605/2008 Foru Aginduan zenbait akats atzeman dira. Hortaz, beharrezkoa da aldatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 605/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, inbertsioak finantzatzeko kreditu-eragiketei abalorde moduko laguntzak emateko araubidea ezarri zen, Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzko urriaren 30eko 14/2008 Foru Legearen esparruan.

  1. Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzko azaroaren 6ko 14/2008 Foru Legeari buruz egiten diren aipamen guztiak Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legeari dagozkio.

  2. Bigarren oinarriko 5. atalak idazketa hau izanen du: "Oinarri honetako 1. atalean adierazitako laguntzaren bat jasoa izanik, 2008ko azaroaren 18a baino lehen bukatu ez diren inbertsio proiektuek jaso ahal izanen dute laguntza eta, orobat, laguntza-eskaera 2009ko abenduaren 31 baino lehen aurkezten dutenek".

  3. Laugarren oinarriko 1. atalak idazketa hau izanen du: "1. Eskaerak prestatu den ereduaren araberakoak izanen dira, eta inbertsio proiektuaren memoriarekin batera aurkeztu behar dira, aurretik aurkeztu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR