39/2011 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, 2008-2011 aldirako merkataritzako enpresetan inbertsioak egiteko finantza kostua murrizteko diru-laguntzari dagokion deialdiaren indarraldia eta eskabideak aurkezteko epea aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 12an emandako 196/2008 Foru Aginduaren bidez, merkataritzako enpresetan inbertsioak egiteko finantza kostua murrizteko diru-laguntzaren araubidea ezarri zen, 2008-2011 aldirako.

Gero, Enpresako zuzendari nagusiak emandako otsailaren 10eko 137E/2011 Ebazpenaren bidez, merkataritzako enpresetan inbertsioak egiteko finantza kostua murrizteko diru-laguntzari dagokion deialdia onetsi zen 2008-2011 aldirako, eta 200.000 euroko gastua baimendu.

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri zuen ekitaldi honetan egin beharreko gastu ez finantzariorako, eta horrek murrizketa ekarri zuen Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako zenbatekoan.

Bestalde, aipatutako erabakia betetzeko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emandako irailaren 8ko 132/2011 Foru Aginduak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan egin beharreko gastu doikuntza ezarri du.

Horregatik denagatik, eta aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela bermatzeko, beharrezkoa da merkataritzako enpresetan inbertsioak egiteko finantza kostua murrizteko 2011ko diru-laguntzari dagokion deialdian baimendutako gastua aldatzea; murrizketa horri ekiteko aldez aurreko eta beharrezko urratsa da laguntzen deialdi horren indarraldia bukaraztea eta hartarako eskabideak aurkezteko epea ere bukaraztea.

Ekainaren 12ko 196/2008 Foru Aginduaren azken xedapen bakarrean ezartzen da 2011ko abenduaren 31 arte egonen dela indarrean foru agindu hori; horregatik, foru agindu horren 8. artikuluan adierazitakoarekin bat, laguntzen deialdi horretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR