170/2009 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, nahitaezko praktiketako ikastetxe, tutore eta koordinatzaileak onartzen dituena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Irakaskuntzetako irakasleen prestakuntzarako Nafarroako unibertsitateetako Masterraren Practicum egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak dioenez, irakaskuntzan aritzeko, Gobernuak erabakitzen duen prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa izan beharko da.

Azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuak, irakaskuntzan aritzeko prestakuntzaren baldintzak zehazten dituenak, 9. artikuluan ezartzen du derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan aritzeko behar den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa.

Abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Aginduak unibertsitateko titulu ofizialak egiaztatzeko baldintzak ezartzen ditu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Irakaskuntzetako irakasle lanerako gaitzeko; besteak beste, praktikaldia edo Practicum, presentziala, unibertsitateen eta hezkuntza administrazioen arteko hitzarmenak sinatuz nahitaezko praktiketako ikastetxe izateko onartzen diren hezkuntza erakundeetan gauzatuko dena.

Practicumaren alderdi guztiak garatzeko, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak behar dute esku hartu, zeinek bere eskumenen esparruan; horregatik, txosten bat aurkeztu dute elkarrekin, ikastetxeak, tutoreak eta koordinatzaileak onartu beharrari buruz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluan bereganatzeko aurreikusten den posibilitatea eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren eskumenak nireganatzea, foru agindu hau onesteko, non nahitaezko praktiketako ikastetxe, tutore eta koordinatzaileak onartzen baitira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Irakaskuntzetako irakasleen prestakuntzarako Nafarroako unibertsitateetako Masterraren Practicum egiteko.

  2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzak funts publikoen laguntzaz irakasten dituzten ikastetxe guztiak praktiketako ikastetxe gisa onartzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako irakasleentzako Masterraren Practicuma...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR