123/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, nekazaritza kooperatibek nekazaritzako makinerian egindako inbertsioei laguntzak emateko arauak ezarri zituen maiatzaren 28ko 264/2008 Foru Agindua aldatu eta 2010eko laguntzetarako deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak maiatzaren 28an emandako 264/2008 Foru Aginduaren bidez nekazaritza kooperatibek nekazaritzako makinerian egindako inbertsioei laguntzak emateko arauak ezarri ziren, eta 2008ko laguntzetarako deialdia onetsi zen.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta goian aipatu arau proiektua XA207/2008 "Nekazaritza kooperatiben nekazaritzako makinerian egindako inbertsioetarako laguntzak" izeneko laguntza gisa erregistratu zuen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtarrilaren 12an emandako 10/2009 Foru Aginduaren bidez, maiatzaren 28ko 264/2008 Foru Agindua aldatu zen, eta 2009. urteko laguntzetarako deialdia onetsi.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarrita dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Aipatutakoa oinarri hartuta, foru agindu honen bidez egiten da 2010eko ekitaldiko deialdia, nekazaritza kooperatibek nekazaritzako makinerian inbertsioak egiteko laguntzetarako.

Gainera, maiatzaren 28ko 264/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako laguntzetarako arauak aldatzen dira, ordaintzeko modua zehazten baita, eta inbertsio bukaerako justifikazio prozedura eta dagozkien prozedurak doitzen; hori guztia onuradunak berme juridiko handienak izan ditzan eta neurria bera hobeki kudea dadin.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nekazaritza kooperatibek nekazaritzako makinerian egindako inbertsioei laguntzak emateko arauak ezartzen dituen maiatzaren 28ko 264/2008 Foru Agindua aldatzea.

Nekazaritza kooperatibek nekazaritzako makinerian egindako inbertsioei laguntzak emateko arauak ezartzen dituen maiatzaren 28ko 264/2008 Foru Agindua aldatzen da, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan.

Lehen xedapen gehigarria.-2010. urteko laguntzetarako deialdia.

  1. 2010eko ekitaldiko deialdia onesten da, nekazaritza kooperatibek nekazaritzako makinerian egindako inbertsioei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR