105/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2009. urtean nekazaritzako kooperatibei enpresak kudeatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, ekainaren 27ko 355/2008 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako kooperatibei enpresak kudeatzeko planetarako laguntzak emateko arauak ezarri zituen, eta 2009rako deialdia onetsi zuen. Foru agindua 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordeko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek 2008ko irailaren 1ean igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi zuen, eta arau proiektua goian aipatu bezala erregistratu, XA332/2008 zenbakiarekin.

Azaldu denarekin bat, foru agindu honen bidez, 2009an nekazaritzako kooperatibei enpresak kudeatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia egin da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak ekainaren 27an emandako 355/2008 Foru Aginduan aipatzen diren arauak aplikatuko dira.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2009. urtean nekazaritzako kooperatibei enpresak kudeatzeko planetarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR