137/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako nekazaritza kooperatibei laguntzak emateko 2009ko deialdia onesten duena, nekazaritzako elikagaien kalitateko produktuak sustatzeko eta laguntza teknikoko planetarako, kooperatiben integrazioaren esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 23an eman zuen 462/2007 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako nekazaritza kooperatibei laguntzak emateko arauak ezarri ziren nekazaritzako elikagaien kalitateko produktuak sustatzeko eta laguntza teknikoko planetarako, kooperatiben integrazioaren esparruan. Foru agindu hori 2007ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordeko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek 2007ko urriaren 16an igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta aipatu arau proiektua erregistratu zuen, XA296/2007 zenbakiarekin.

Aurreko arauari jarraituz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, otsailaren 27ko 76/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako nekazaritza kooperatibei laguntzak emateko 2008ko ekitaldiko deialdia onetsi zuen, nekazaritzako elikagaien kalitateko produktuak sustatzeko eta laguntza teknikoko planetarako.

Batzordeari jakinarazi zaion laguntza hori 2010 bitartekoa denez, bidezko da foru agindu honen bitartez 2009ko laguntzetarako dei egitea Nafarroako nekazaritza kooperatiben laguntza teknikoko planetarako eta nekazaritzako elikagaien kalitateko produktuak sustatzeko, kooperatiben 2009ko integrazioaren esparruan. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko urriaren 23ko 462/2007 Foru Aginduan aurreikusitako arauak aplikatuko dira.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako nekazaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR