ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 3an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluko b) idatz-zatiak dioenez, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia osatuko dute, besteak beste, Nafarroan dauden maila ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatuetako irakasleen bi ordezkarik, Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza pribatuan ordezkaritza handiena duten bi sindikatuetako bakoitzak aukeratuta.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Bestalde, aipatu foru legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak, 2011ko urriaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako maila ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari izendatu zuen Fernando Barainca Lagos jauna, Nafarroako Irakaskuntza Pribatuko Sindikatuak (SEPNA)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR