19/2012 FORU LEGEA, abenduaren 4koa, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4. artikulua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ESKOLA KONTSEILUA EDO HEZKUNTZAKO BATZORDE NAGUSIA ETA TOKIKO KONTSEILUAK ARAUTZEN DITUEN AZAROAREN 4KO 12/1997 FORU LEGEAREN 4. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 1. artikuluarekin bat, Espainiako hezkuntza sistemaren oinarrietako bat ekitatearen printzipioa da, horrek bermatuko baititu aukera berdintasuna, hezkuntza-inklusioa eta bazterkeria eza, batetik, eta desberdintasun pertsonal eta sozialak -desgaitasunak eragindakoak, bereziki- berdinduko dituen elementuaren eginkizuna joka dezakeelako, bestetik.

Nafarroako Eskola Kontseilua, berriz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irakaskuntza ez-unibertsitarioaren programazio orokorrarekin zerikusia duten sektore sozial guztien kontsulta eta parte-hartzea bideratzen dituen organo gorena da.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legeak 7.1.i) artikuluan xedatzen du Eskola Kontseiluari besteak beste gai hauei buruzko iritzia eskatuko zaiola, derrigorrez: "Irakaskuntzaren kalitatea hobetzera eta Nafarroako gizartearen egoerari egokitzera bideraturiko xedapen eta jarduketa orokorrak eta gizarte-sektoreen artean eta giza-banakakoen artean dauden diferentzia eta mailaketak konpentsatzera bideraturikoak".

Kontuan hartuta egun aniztasunari arreta ematea dela Espainiako hezkuntza sistemaren zutabeetako bat, eta ikusirik Nafarroako Eskola Kontseiluak sortu zenetik gaur arte bereganatu duen esperientzia, egokitzat eta beharrezkotzat jotzen da desgaitasunaren ondorioz arreta berezia behar duten ikasleak ordezkatuko dituen kide bati tokia egitea organo horren barruan.

Bestetik, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legeak, aipatutako 7.1 artikuluan, xedatzen du, halaber, Eskola Kontseiluari besteak beste gai hauei buruzko iritzia eskatuko zaiola, derrigorrez: "b) Ikastetxeak sortu, aldatu, kendu eta geografikoki banatzeko plangintza orokorrerako printzipioak, oinarriak eta irizpideak. c) Ikastetxeetako ezaugarriei, plantillei eta hezkuntza ekipamenduei buruzko arau orokorrak. d) Ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itundu eta diruz lagundutakoen finantzaziorako irizpide orokorrak". Eta 7.2 artikuluan, berriz: "Eskola Kontseilu edo Hezkuntza Batzorde Nagusiak, bere aldetik, honako gaiei buruzko proposamen eta txostenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR