31/2012 FORU AGINDUA, uztailaren 27koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan elikagaien kalitate figuren zenbait kontseilu arauemaile berritzeko hauteskundeetarako deia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Mahastiari eta Ardoari buruzko uztailaren 10eko 24/2003 Legearen xedapen indargabetzaile bakarrak ezarritakoaren arabera, indarrik gabe gelditu zen Mahastiaren, Ardoaren eta Alkoholaren Estatutuaren abenduaren 2ko 25/1970 Legea. Salbuespen dira, jatorrizko deitura izanik, ardoa, ardo ozpina, ardo usaingozatuak, brandya, muztioa eta mahatsetik datozen gainerako produktuak ez diren nekazaritzako elikagaien kontseilu arauemaileei buruz lege horretan jasotako arauak.

Horrenbestez, Mahastiaren, Ardoaren eta Alkoholaren Estatutuaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 23ko 835/1972 Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriaren babesean, bidezkoa da, 89.3 artikuluan xedatuaren arabera, ardoarenak ez diren jatorrizko deituren eta adierazpen geografikoen kontseilu arauemaileetako kideak berritzea.

Bestalde, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duen abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuak (2006ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 4koa) ezartzen du, 25. artikuluan, zein diren kontseilu arauemailearen organoak eta nola berritu haren hautatutako kide guztiak, eta, 24. artikuluan, zein diren berariazko baldintzak "Nafarroa" Jatorrizko Deitura Babestuaren Kontseilu Arauemaileko kideak hautatzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 20an emandako 199/2009 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako lurralde eremuko elikagaien kalitate-deituren kontseilu arauemaileen agintaldia luzatu zen.

Hori dela eta, "Nafarroa" Jatorrizko Deitura Babestuaren, "Nafarroako Patxarana" Adierazpen Geografikoaren, eta "Nafarroako Aratxea" eta "Nafarroako Arkumea" adierazpen geografiko babestuen kontseilu arauemaileetako egungo kideen agintaldia bukatuta eta haien agintaldia luzatzea ekarri zuten arrazoiak desagertuta, bidezkoa da Nafarroako mugak gainditzen ez dituzten kontseilu horiek berritzeko hauteskundeen deialdia eta prozedura finkatzea.

Xedapen hauek prestatzean, entzunaldia eman zaie nekazaritzako lanbide erakundeei, enpresa elkarteei, erakunde kooperatiboari eta kontseilu arauemaileei.

Ikusirik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.25 artikulua, bai eta Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta mendien arloari buruz Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedatua ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Hauteskundeetarako deia.

    "Nafarroa" Jatorrizko Deitura Babestuaren, "Nafarroako Patxarana" Adierazpen Geografikoaren, eta "Nafarroako Aratxea" eta "Nafarroako Arkumea" adierazpen geografiko babestuen kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskundeetarako deia egiten da.

  2. artikulua. Hauteskunde horiek egiteko arauak.

  3. Xedapen honen I. eranskinean ezarritako arauei jarraikiz eginen dira foru agindu honen bidez deitutako hauteskundeak.

  4. Bestalde, sufragiorako eskubidea askatasun osoz baliatzea funtsezko helburua izanda, hauteskunde prozesua eta foru agindu hau aplikatzetik sortzen diren zalantza guztiak, bertan aurreikusten ez den orotan, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan eta hura garatzeko gainerako araudian ezarritakoarekin bat ebatziko dira.

  5. artikulua. Hauteskundeen egutegia.

    Foru agindu honen II. eranskinean ezarritako egutegira doituko da kontseilu arauemaileak berritzeko prozeduraren hauteskundeen egutegia.

    Lehenengo xedapen gehigarria.-Hautagaitza bakarra.

  6. Hautagaitzak irmo direnean, 16. artikuluan xedatuarekin bat, bakarra besterik aurkezten ez denetan, zentsuko edo azpizentsuko hautagaiak zuzenean geratuko dira hautaturik, bozketarik egin gabe.

  7. Izendapenaren zentsu edo azpizentsu guztietan hautagaitza bakarra bada, Izendapenen Hauteskunde Batzordeak, lau eguneko epean, izendapenaren kontseilu arauemailerako hautatutako kideak aldarrikatuko ditu.

  8. Kontseilu arauemailea eratzeko osoko bilkura hautatutako kideak aldarrikatu eta zazpi egunera eginen da.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Hautatutako kideen baja eta ordezkapena.

  9. Hautatutako kideen agintaldiaren 4 urteko indarraldian, araudi honetan ezarritako moduan hautatzen direnek lotura galtzen badute ordezkatzen duten sektoreekin edo hautagai gisa proposatu zuten erakundearekin, hautagai gisa proposatu zuten erakundeak ordeztuko ditu.

  10. Inskribatutako enpresa bateko zuzendaritzakoak izateagatik hautatzen diren kideek kargua utziko dute enpresa horretako zuzendaritzan kargua uztean, beste enpresa batera joanda sektoreari lotuta jarraitzen badute ere, eta haren ordezkoa izendatuko da ezarritako moduaren arabera.

  11. Aurrekoa gorabehera, martxoaren 23ko 835/1972 Dekretuaren 89.4 eta 89.5 artikuluetan ezarritako kasuren batengatik baja denean kideren bat, ordezkoak ordeztuko du zuzenean, edo, bestela, hura proposatu zuen erakundeak izendatzen duenak.

  12. "Nafarroa" Jatorrizko Deitura Babestuko kideak ordeztuko dira deituraren eta haren kontseilu arauemailearen gaineko erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

    Hirugarren xedapen gehigarria.-Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 20ko 199/2009 Foru Aginduaren bidez luzatutako kontseilu arauemaileen eginkizunak kentzea.

    Hauteskunde prozesu honi jarraikiz hautatzen diren kide berriak karguaz jabetzen diren egunean eginkizunik gabe geldituko dira apirilaren 20ko 199/2009 Foru Aginduaren bidez luzatutako kontseilu arauemaileak.

    Laugarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kontu-saila.

    Foru agindu hau aplikatzetik sortzen diren konpromisoak "Hirugarrenek eginiko bestelako lanak" izeneko 720003-72220-2279-413100 kontu-sailaren kargura izanen dira, eta horretarako, 10.000 euro erreserbatuko dira.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.

    Indarrik gabe utzi dira foru agindu honen kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2012ko uztailaren 27an.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

    1. ERANSKINA

      Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan elikagaien kalitate figuren zenbait kontseilu arauemaile berritzeko arauak

    2. TITULUA

      Hauteskundeen arauak

  13. KAPITULUA

    Arau orokorrak

  14. artikulua. Hauteskunde prozesua antolatu eta koordinatzea.

  15. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak antolatu eta koordinatuko du hauteskunde prozesua.

  16. Hauteskunde prozesuaren egutegia egun naturaletan dago.

  17. Jarduketa baterako epearen azken eguna igandearekin edo jaiegunarekin denean, ulertuko da hurrengo egun balioduna gaituko dela horretarako.

  18. artikulua. Hauteskunde batzordeak.

  19. Hauteskundeko Goi Batzordea sortzen da. Gainera, hauteskunde batzorde bakarra sortzen da 1. artikuluko kontseilu arauemaileak berrituko dituzten deitura eta adierazpen geografikoetarako (JDB, AGB eta AG).

  20. artikulua. Hauteskundeko Goi Batzordearen osaera.

  21. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea, 9) egoitza izanen duen Hauteskundeko Goi Batzordea honako hauek osatuko dute:

    Batzordeburua: Landa Garapenerako zuzendari nagusia, edo hura ordezten duena.

    Batzordekideak:

    -Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo berak eskuordetzen duena.

    -INTIA, SAko nekazaritzako elikagaien arloko zuzendari kudeatzailea, edo berak eskuordetzen duena.

    -APT bat (arlo juridikoa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak izendatua.

    -Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien dituzten nekazaritzako bi lanbide erakundeen ordezkari bana.

    -Asociación Bodegas de Navarrako ordezkari bat.

    -Kooperatiben ordezkari bat, Unión de Cooperativas Agrarias de Navarrak proposatua.

    Idazkaria: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren idazkari tekniko nagusia, edo berak eskuordetzen duena.

  22. Nekazaritzako lanbide erakundeen, enpresa elkarteen eta kooperatiben ordezkarigaiak aurkezteko, dagokion entearen gobernu organoaren erabakia beharko da, ordezkaria eta haren ordezkoa proposatuta.

  23. artikulua. Izendapenen Hauteskunde Batzordearen osaera.

  24. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea, 9) egoitza izanen duen Izendapenen Hauteskunde Batzordea honako hauek osatuko dute:

    Batzordeburua: Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo berak eskuordetzen duena.

    Batzordekideak:

    -Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Ataleko burua.

    -INTIA, SAko nekazaritzako elikagaien arloko arduraduna.

    -"Nafarroa" Jatorrizko Deitura Babestuaren kontseilu arauemaileko idazkaria.

    -"Nafarroako Patxarana" adierazpen geografikoaren kontseilu arauemaileko idazkaria.

    -"Nafarroako Aratxea" izendapen geografiko babestuaren kontseilu arauemaileko idazkaria.

    -"Nafarroako Arkumea" izendapen geografiko babestuaren kontseilu arauemaileko idazkaria.

    -Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien dituzten nekazaritzako bi lanbide erakundeen ordezkari bana.

    -Kooperatiben ordezkari bat, Unión de Cooperativas Agrarias de Navarrak proposatua.

    -Asociación Bodegas de Navarrako ordezkari bat.

    Idazkaria: APT bat (arlo juridikoa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak izendatua.

  25. Kontseilu arauemaileko idazkariaren boto eskubideak balioko du Izendapenen Hauteskunde Batzordean duen idazkaritza kopuruaren adina.

  26. artikulua. Hauteskunde batzordeen eginkizunak.

  27. Honako hauek dira Hauteskundeko Goi Batzordearen eginkizunak:

    1. Hauteskunde prozesua koordinatzea.

    2. Izendapenen Hauteskunde Batzordeari esleitutako eginkizunak betetzen direla zaindu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR