150/2009 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariarena, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 30eko 108/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia onetsi zen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan aritzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 30eko 108/2009 Foru Aginduaren bidez, unibertsitateko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia onetsi zen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan aritzeko. Foru agindu hori 2009ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ean.

Nafarroako Ingurumen Zientzietako Lizentziatuen Elkarteak idazki baten bidez eskatu du Ingurumen arloko Zientzietako lizentzia ere sar dadila bekarako eskatzen diren tituluen artean. Idazkian justifikaturik gelditu da lizentziaren curriculumaren barnean badirela bekaren xedea den arloarekin lotutako irakasgaiak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Deialdiaren 1. eta 10.1 oinarrietako lehen lerroaldea aldatzea. Honela geldituko da:

1. oinarria.-Xedea:

Deialdi honen xedea da prestakuntza beka bat norgehiagokako araubidean ematea, unibertsitateko titulu hauek dituztenentzat: Geografia, Biologia, Arkitektura, Arkitektura Teknikoa, Ingurumen arloko Zientziak edo antzeko beste diziplina batzuk, baldin eta lurraldearen antolamenduarekin edo informazio geografikoko sistemekin lotutako irakasgaiak badituzte. Beka Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuan aritzeko da.

10. oinarria.-Tutoretzak:

10.1. Kasuan kasuko administrazio unitateak Lurraldearen Antolamendu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR