14/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean dituen ordezkariak izendatu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen zituen ordezkariak. Arau hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 11ko 99/2010 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, Nafarroako Ospitalegunearen sorrera dela-eta.

99/2010 Foru Aginduan Kanpo kontsulten, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendariordetzako Langileria Ataleko burua izendatu zen Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide. Izendapen hori okerreko izen bati zegokionez, Osasuneko kontseilariak abenduaren 2an emandako 102/2010 Foru Aginduaren bidez zuzendu zen atzemandako akatsa. Ondorioz, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako Kudeaketako Zuzendaritzako Langileria Ataleko burua da aipatutako batzorde horretako kide.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordeak jakinarazi duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeaaren onespenaren ondorioz, bidezkoa da aipatutako maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Agindua berriz ere aldatzea, Osasun Mentaleko Kudeaketa Zerbitzuko burua izendatuta Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako Kudeaketako Zuzendaritzako Langileria Ataleko buruaren ordez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Aginduaren artikulu bakarra aldatzea. Foru agindu horren bidez izendatu ziren Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean dituen ordezkariak. Hona testu berria:

    Artikulu bakarra.-Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak ondoko hauek izanen dira:

    -Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR