162/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateko prezioak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Industria, Merkataritza eta Lan kontseilariak, ekainaren 10eko 128/1999 Foru Aginduaren bidez, Estatuak Nafarroako Foru Komunitatean izanen duen kontrol metrologikoaren antolamendua ezarri zuen. Agindu horretan Cetenasa izendatu zen laborategi ofizial, konponketak edo aldaketak egin ondoko egiaztatze faserako eta aldizkako egiaztatze lanetarako.

Aipatu aginduaren II. eranskinean Cetenasak kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateagatik jaso beharrekoa adierazi zen, baina foru agindu batzuek kopuruak aldatu zituzten. Azkena Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emandako maiatzaren 24ko 160/2007 Foru Agindua da.

2004ko apirilaren 29an enpresaren izena aldatu zen, geroztik Navarra de Verificaciones Legales, S.A.U. izan baita, eta konpainiaren xedea ere aldatu zen, geroztik honelaxe idatzita agertu baita: "Legezko metrologiaren esparruan edonolako froga eta egiaztapenak egitea, industrietako kalitatea eta segurtasuna neurtzea eta Nafarroako Gobernuak haren esku uzten dituen bestelako kontrol jarduerak".

Gaur egun, maiatzaren 24ko 160/2007 Foru Aginduan ezarritako prezioak egokitu egin behar dira; izan ere, iragan den denboran, Navelsa, S.A.k kontrol metrologikoaren arloan egin dituen saiakuntzen eta kudeaketen kostu erreala igo egin da.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ekainaren 10eko 128/1999 Foru Aginduaren bidez bere kargu dituen kontrol metrologikoaren zerbitzuak emateagatik, Navarra de Verificaciones Legales, S.A.U.k eskatzen ahal dituen prezioak onestea. Hona haien sailkapena eta zenbatekoak:

  2. -Navelsa enpresak eskatzen ahal dituen prezioak, aldizkazko egiaztatze lanengatik edo konponketak nahiz aldaketak egin ondoko egiaztapenengatik.

    1. Autoen pneumatikoetarako manometroak, erabilera publikokoak, eskukoak nahiz elektronikoak: 25,03 euro.

    2. Funtzionamendu automatikoa ez duten pisatzeko tresnak.

      b.1) Gehienez 50 kilogramo bitartekoak: 41,51 euro.

      b.2) 51 kilogramotik 150 kilogramo bitartekoak: 68,92 euro.

      b.3) 151 kilogramotik 500 kilogramo bitartekoak: 120,62 euro.

      b.4) 501 kilogramotik 3.500 kilogramo bitartekoak: 204,69 euro.

      b.5) 3.501 kilogramotik 20.000 kilogramo bitartekoak: 587,29 euro.

      b.6) 20.001 kilogramotik 44.000 kilogramo bitartekoak: 840,71 euro.

      b.7) 44.001 kilogramotik 60.000 kilogramo bitartekoak: 1.057,60 euro.

      b.8) 60.000 kilogramotik goiti. Egiaztapenaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR