13/2009 FORU LEGEA, azaroaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legeko 9. artikulua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KONTRATU PUBLIKOEI BURUZKO 6/2006 FORU LEGEKO 9. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA.

Zioen azalpena

Konstituzioko 49. artikuluaren arabera, "botere publikoek aurreikuspen, tratamendu, errehabilitazio eta gizarteratze politika eginen dute gutxitu fisiko, sentsorial eta psikikoei dagokienez; beharrezkoa duten laguntza espezializatua emanen diete eta bereziki babestuko dituzte titulu honek herritarrei ematen dizkien eskubideak gozatu ahal izan ditzaten".

Lan egiteko moduan dagoen pertsona orok izan behar du aukera enplegu egoki eta kalitatezko bat lortzeko, berdintasun osoz eta inolako bazterketarik gabe. Ez bakarrik bere bizibidea ziurtatzeko, bai eta enplegua gizarte-integraziorako faktore oso graantzitsua delako ere.

Ezgaitasunen bat duten edo gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden pertsonak enplegua lortu ahal izateko zailtasun bereziak dituen talde bat osatzen dute. Egoera horrek Administrazioaren eta, oro har, gizartearen inplikazioa eskatzen du. Botere publikoek beharrezkoak diren neurri eta tresnak sortu eta finantzatzeko betebeharra dute, bermatzeko talde horrek berdintasun baldintzetan lan egiteko duen eskubidea balia dezan.

Ezinduen Gizarteratzeari buruzko 41.1 artikuluan ondokoa xedatzen da: "ezgaitasunen bat duten pertsonek, ezgaitasunaren izaera edo ondorioak direla-eta, ezin badute ohiko baldintzetan lan egin, aldi baterako edo behin betikoz, enplegu zentro berezietan enplegatuko dira ...".

Lege beraren 42.1 artikuluan enplegu zentro berezien definizioa ematen da: "Helburu nagusia lan produktiboa egitea da, merkatuko eragiketetan erregularki parte hartuz, azken xedea delarik bere langileei diruz ordainduriko lanpostu bat ematea bere langile ezinduei berauek behar dituzten doitze-zerbitzuak, direla pertsonalak, direla sozialak, ematea; halaber, ahalik eta ezindu gehien lan mundu normalean txertatzeko balioko du."

Halaber, apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuan eta dekretu hau aldatu zuen uztailaren 2ko 60/2009 Foru Dekretuan jasotzen den bezala, gizarteratzeko eta laneratzeko zentroen beharkizunetako bat da "bazterketa egoeratik datozen pertsonei prozesu integratuak eta banakakoak eskaintzea, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidearen parte gisa. Prozesu horiek lan-jarduera ordaindua, lanbide-prestakuntza egokia eta, behar denean, gizarte laguntza edo esku-hartzea izanen dira, gizarteratu eta laneratu ahal izan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR