125/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena, 2010eko ekitaldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako Finantziazioari buruzko lege-xedapenen testu bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren 1. eta 2. artikuluen arabera, Nafarroako Gobernuak laguntzak emanen ditu, diruz laguntzen ahal diren nekazaritzako ekoizpenak eta arriskuak aseguratzeko, eta nekazaritzako ondasunen gaineko aseguruen kontratazioaren kostuan parte hartuko du. Legegintzako foru dekretu horrek, VI. tituluan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako aseguru-sarietarako laguntzak arautzen ditu, eta bertan ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak urtero onetsi eta argitaratuko dituela laguntzak jasotzen ahal dituzten aseguru lerroak, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteko Planean sarturik dagoen aseguru bakoitzaren ezaugarrien berri duen unean.

Aseguru-sarien ordainketarako laguntzek Europar Batasunak ezarritako baldintzak bete behar dituzte, hain zuzen ere Estatuko laguntzak Europar Batasuneko merkatuarekin bateragarri izatea, EEko Itunaren 87. artikuluari jarraikiz.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak nekazaritzako aseguruetarako laguntzen berri eman dio Europar Batasunari (Estatuko 774/01 laguntza). Batzordeak zehaztu du aseguru-sariak ordaintzeko laguntzak bateragarriak direla Europar Batasuneko Merkatuarekin, baldin eta aipatu ministerioak laguntza horietarako aurreikusi duen laguntza portzentajeak (autonomia erkidegoek emandako laguntzak barne, halakorik bada) aseguruaren kostu garbiaren gaineko portzentaje bat gainditzen ez badu.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Idazkariordetzak 2009ko abenduaren 21ean hala ebatzita, Ministro Kontseiluaren 2009ko abenduaren 18ko Erabakia, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2010eko ekitaldiko plana onesten duena, argitaratu zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuan eta Estatuko 774/01 laguntzan aurreikusitakoa aplikatuz, Estatuko Administrazio Nagusiak hartutako neurriak osatzen dituzten diru-laguntzak eman nahi ditu, baina, betiere, Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1857/2006 EE Erregelamenduan ezarritako mugen barrenean. Erregelamendu hori nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako Estatuko laguntzei Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 70/2001 EE Erregelamendua aldatu du.

Foru agindu honi Nekazaritzako Finantzazioari buruzko otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretua eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaizkio; bai eta Estatuko Administrazio Orokorraren diru-laguntzetarako oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dituen Ministerioko Agindua ere, urtero ezartzen den nekazaritzako aseguru konbinatuen planean sartutako aseguruak izenpetzekoa.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean jaso dira.

  2. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen deialdia onestea, 2010. urterako.

  3. 3.372.000 euroko gastua baimentzea, "Agroseguro bitarteko aseguru sarien konpentsazioa" izeneko 710001 71230 4700 414210 kontu-sailaren kargura, 2010eko gastuen aurrekontutik.

  4. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2009ko Planean (maiatzaren 5eko 246/2009 Foru Aginduak onetsia) izenpetu gabeko polizetarako, 2.000.000 euroko gastua baimendu zen, "Agroseguro bitarteko aseguru sarien konpentsazioa" izeneko 710001 71230 4700 414210 414210 kontu-sailaren kargura, 2010eko gastuen aurrekontuetatik. Agrosegurok 2009ko planeko ziurtagiriak aurkeztutakoan gerakinik bada, 2010eko planeko polizak ordaintzeko erabiliko da.

  5. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  6. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2010eko martxoaren 16an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Diru-laguntzak emateko 2010eko deialdiaren oinarri arautzaileak, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko

    Lehena.-Xedea eta diru-laguntza izan dezaketen jarduketak.

  7. Deialdi honen xedea da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2010eko ekitaldiko Planeko aseguruak hartzen dituzten nekazari eta abeltzainei laguntzea. Aseguruak Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako ondasunetarako izanen dira, eta Estatuko Administrazio Nagusiak helburu bererako ematen dituen diru-laguntzen osagarri.

    Nafarroan aplikatzekoak diren Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen egungo planaren barrenean izenpetutako aseguruen kostua konpentsatuko da, baldin eta pizgarri hori behar badute sartze indizea aseguruaren ehuneko ehunekoa izateko, amaierako helburu gisa, eta ondorioa nekazariak edo abeltzainak bere gain hartzeko modukoa.

  8. Aseguru lerro hauek kontratatzeko kosturako emanen dira diru-laguntzak:

    1. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2010eko Planaren bidez izenpetutako nekazaritzako aseguruak, lerro hauetan:

      -Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: gerezia, kiwia, ardotarako mahatsa eta ardo kooperatiben kostu finkoak estaltzeko berme gehigarria, arroza, udaberriko zerealak, zerba, baratxuria, orburua, kardua, zainzuria, brokolia, tipula, azalorea, ziazerba, ilar berdea, baba berdea, leka, uraza, patata, piperra, tomatea eta azenarioa.

      -Etekinen asegurua: almendrondoa, oliba, elorri beltza eta belar labore estentsiboak.

      -Aseguru integrala: lehorreko neguko zerealak.

      -Ustiategiko asegurua: ardotarako mahatsa.

      -Fruta arbolen aseguru gorakorra.

      Inolako kasutan ez da diru-laguntzarik emanen aipatu laboreen aseguru osagarrietarako.

    2. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR