277/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Grafikoetako Inprimaketako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, autonomia erkidegoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta argitaraturik Arte Grafikoetako Inprimaketako teknikari titulua eta dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen abenduaren 16ko 2425/1994 Errege Dekretua (1995-2-16ko "E.A.O."), bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Grafikoetako Inprimaketako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezarri zuen martxoaren 30eko 112/1998 Foru Dekretua (98-08-14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) ere, eta kontuan harturik hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketako antolamenduko zenbait arlo garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (1998-5-8ko "E.A.O."), bai eta neurri fiskal, administratibo eta sozialei buruzko abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 69. artikulua (1999-12-30eko "E.A.O.") ere, eta kontuan harturik, gainera, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 47. artikuluan eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan xedatutakoa, Nafarroako Gobernuari dagokio bere eskumeneko lurralderako curriculuma ezartzea.

Kontuan hartu behar da sei urte igaro direla Arte Grafikoetako Inprimaketako teknikari titulua onetsi zenetik, eta estatu mailako arauak garatu direla eta horiek lanbide heziketaren antolamendua ukitzen dutela; bestalde, Nafarroako produkzio sektorearen bilakaerari erantzuna ere eman behar zaio.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren bateko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehen artikulua.-Aldatu egin dira martxoaren 30eko 112/1998 Foru Dekretuaren 4, 5, 14 eta 15. artikuluak (Arte Grafikoetako Inprimaketako teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezarri zuen dekretu horrek). Honela idatzita agertuko dira:

"4. artikulua. Arte Grafikoetako Inprimaketako teknikari tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

  1. Ikastetxeko prestakuntza:

    -Inprimaketa-formaren muntaketa eta lorpena.

    -Arte grafikoetako lehengaiak.

    -Offset bidezko inprimaketa prozesuak.

    -Tinta likido bidezko inprimaketa prozesuak.

    -Arte grafikoetako prozesuak.

    -Segurtasuna arte grafikoen industrietan.

    -Lanerako prestakuntza eta orientazioa.

    -Postinprimaketa

  2. Lantokietako prestakuntza:

    -Lantokiko prestakuntza.

    5. artikulua. Lanbide heziketako Inprimaketako teknikari tituluko ikasketen curriculuma osatzen duten lanbide moduluak eman behar dituzten irakasleen espezialitateak Foru Dekretu honen II. eranskinean ageri dira, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuan (Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleak berariazko lanbide heziketako espezialitateetara atxikitzen dituena) eta apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan (hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketako antolamenduko zenbait arlo garatzen dituena) ezarritakoaren arabera, eta berau garatzen duten xedapen guztiek ezarritakoari jarraikiz.

    14. artikulua. Arte Grafikoetako Inprimaketako teknikari tituluaren jabe diren ikasleek bidea izanen dute Batxilergoko modalitate ezberdinetan zuzenean sartzeko.

    Halaber...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR