275/1996 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Idazkaritzako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22 "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Idazkaritzako goi mailako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen uztailaren 22ko 1568/1994 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1995eko ekainaren 28ko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen ditu, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko "E.A.O.") xedatu zuena.

Idazkaritzako goi mailako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: barneko eta kanpoko komunikazioak kudeatzea, ahozkoak zein idatzizkoak, norberaren hizkuntzan eta/edo atzerriko hizkuntzaren batean; idazkaritza lanak antolatu, gainbegiratu eta burutzea; artxiboa antolatu, mantendu eta kontrolatzea, ohiko euskarrian zein euskarri informatikoan; lan agiriak burutu eta aurkeztea, bertan datuak, testuak eta grafikoak sartuz.

Idazkaritzako goi mailako teknikariaren lanbide tituluak sektore publiko nahiz pribatuko enpresa edo erakundeetako idazkariek dituzten eginkizunen prestakuntza beharrei erantzun nahi die.

Nagusiki ondoko zerbitzu sektoreetan jardun dezakete:

-Profesionalen ofizina eta bulegoetan.

-Administrazio publiko zentralean eta autonomikoan, eta toki administrazioan.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du kudeaketa eta administrazio organoetako lan teknikoak dituen koalifikazio beharrentzat, beti ere erabakitzeko nolabaiteko ahalmenarekin. Idazkari baten eginkizunak langilea atxikia dagoen lantokiaren eta kudeaketa organoaren araberakoak izanen dira.

Aurreko eginkizun/azpieginkizun horiek honako teknika eta ezagupen teknologiko amankomunei loturik daude:

-Enpresa barneko eta enpresaz kanpoko komunikazio eta harremanak berezko hizkuntza eta/edo gutxienez atzerriko hizkuntza erabiliz.

-Informazioa erabili eta prozesatzea, haren elaborazioa, klasifikazioa, artxibatzea eta sarrera konfidentziala eginez edo gainbegiratuz.

-Idazkaritza lanaren antolamendu eta plangintza.

-Informazio eta dokumentazioaren aurkezpena, datuak, testuak eta grafikoak erabiliz ekipo informatiko edo "ofimatikoen" bitartez.

-Enpresa barneko edo enpresaz kanpoko informazioa lortu eta haren laburpena egitea, jatorri juridikokoa, merkataritzakoa, publizitatekoa edo beste edozein dela ere.

Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru Dekretu hau, Idazkaritzako goi mailako teknikariaren tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

  2. artikulua. Idazkaritzako heziketa zikloa goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, eta 1.300 orduko iraupena du.

  3. artikulua. Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

  4. artikulua. Idazkaritzako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

  5. Ikastetxeko prestakuntza:

    -Komunikazioa eta hartu-eman profesionalak.

    -Idazkaritzako zerbitzua eta lanak antolatzea.

    -Datuak kudeatzea.

    -Agiriak eta argibideak burutu eta aurkeztea.

    -Zuzenbideko elementuak.

    -Atzerriko hizkuntza (ingelesa).

    -Atzerriko bigarren hizkuntza.

    -Lan prestakuntza eta orientazioa.

  6. Lantokietako prestakuntza.

    -Lantokiko prestakuntza.

  7. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Idazkaritzako goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide modulu bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.

  8. artikulua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

    Ikastetxeek Idazkaritzako goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren marko orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

    Aurreko lerroaldean aipatzen den Curriculum Proiektua garatzeko, kontuan hartu beharko da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoak horri buruz dioena.

  9. artikulua. Idazkaritzako goi mailako heziketa zikloa irakasten duten ikastetxeetako Departamentuek lanbide moduluetako programazioak eginen dituzte. Programazio horiek ondokoak bildu beharko dituzte, gutxienez: ikastetxearen inguru sozioekonomiko eta kulturalari eta ikasleen ezaugarriei egokitutako lanbide moduluen amaierako gaitasunak, edukien banaketa eta garapenak, izaera orokorreko oinarri metodologikoak, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak eta ikasleek erabiliko dituzten material didaktikoak.

  10. artikulua. Idazkaritzako goi mailako heziketa zikloaren ikasketak ebaluatzeko, kontuan hartuko dira lanbide moduluetan ezarritako amaierako gaitasunak eta ebaluazio irizpideak, eta heziketa zikloaren helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duten Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR