258/1996 FORU DEKRETUA, ekainaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, komunitate autonomoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5- 22ko "E.A.O."), Nafarroako Gobernuari dagokio eskudun den lurraldean curriculuma ezartzea, lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren titulua eta hari dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen uztailaren 22ko 1659/1994 Errege Dekretua argitaratu ondoren (1994-9-30eko "E.A.O."), eta kontuan hartuta bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 47. artikuluan bai eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuak xedatu dutena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak lanbide heziketaren alorrean berrikuntza sakona egiteari ekin zion, hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioak hobetuz eta ikasleek lantokietan presta daitezen bide emanez.

Lanbide heziketaren xedea da ikasleak prestatzea lanbide eremuetan jarduteko, bizitzan zehar gerta dakizkiekeen lan aldaketei egokitzeko behar duten prestakuntza balioanitza emanez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiek jasotzen duten lanbide heziketa ere hartzen du barne, baita erdi eta goi mailako berariazko lanbide heziketa ere.

Berariazko lanbide heziketak antolamendu modularreko heziketa ziklo sail bat biltzen ditu, iraupen desberdinetakoak, berariazko lanbide heziketako arlo desberdinek osatuak. Berariazko lanbide heziketak gazteak lan munduan sartzea errazten du, lagungarria da hiritarren etengabeko prestakuntzarako eta produkzio sistemaren koalifikazio eskakizunari erantzuten dio.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluari jarraikiz, curriculuma esaten zaio irakaskuntza arautzen duten hezkuntza sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta mota bakoitzeko xede, eduki, baliabide pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoari. Horrexegatik eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketen egitura eta antolamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuak (1995-3-10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) horri dagokionez ezarri zituenak, Foru Dekretu honetan zehaztu dira gaitasun gisa adierazitako xedeak, modulu bakoitzari dagozkion edukiak eta ebaluazio irizpideak.

Lanbide modulu guztien xedeak, alegia, amaierako gaitasun gisa adierazitakoak eta Foru Dekretu honetan zehaztutakoak, curriculumaren gakoa dira. Ikasleen portaera definitzen dute lanbide gaitasunaren oinarrizko aspektuak lortzeko ezinbestekoak diren emaitza ebaluagarri gisa. Oinarrizko aspektu horiek tituludunaren amankomuneko koalifikazioa segurtatzen dute, horixe baita tituluak Estatu osoko lurraldeetan baliagarria izanen delako eta koalifikazioak Europakoen parekoak direlako bermea.

Curriculumaren edukiak amaierako gaitasunak erdiesteko ezinbestekoak dira eta, jeneralean, disziplinarteko izaera dute, tituluekin lotutako lanbide gaitasunaren jatorritik eratorritakoa. Lan munduan gaitasun unitate bakoitzak dituen balioak eta esanahiak, eta lan teknikoaren balioaniztasun funtzional eta teknologikoak ekarri dute curriculumean jakintza teknologikoaren eremu desberdinekin loturiko edukiak sartzea, lanbide eskakizun bakoitzaren azpian diren produkzio prozedurek bilduak.

Amaierako gaitasun bakoitzari dagozkion ebaluazio irizpideek bidea ematen dute amaierako gaitasun hori noraino lortu den egiaztatzeko, eta ebaluazio prozesuaren berariazko jarduerak zehazteko gida eta euskarria dira.

Aipatu heziketa zikloa irakasteko baimena duten ikastetxeek curriculuma garatuko dute, otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretuaren V. kapituluak ezarri bezala, heziketa zikloa osatzen duten lanbide moduluetako bakoitzaren curriculum proiektuak eta programazio didaktikoak eginez, eta, ebaluazioari doakionez, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketa egiten ari den ikaslearen ebaluazio prozesua eta kreditazio akademikoa arautzen duen Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 11ko 426/1995 Foru Aginduak (1995-9-4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) xedatu zuena.

Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbide gaitasunak, gaitasun unitatetan antolatuak, honakoak dira: izakinen hornidura administratu eta kudeatzea; finantzaketa, aurrekontua eta diruzaintza administratu eta kudeatzea; giza baliabideak administratu eta kudeatzea; kontabilitateko eta zergei buruzko eragiketak burutu eta aztertzea; aholku emateko, negoziatzeko eta produktu zein zerbitzuak eskatu edo saltzeko eragiketak burutzea; herri administrazioan administrazio eta kudeaketa lanak egitea; finantzen eta aseguruen arloetako produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eta aholkua ematea, eta auditoretza zerbitzuaren kudeaketak egitea.

Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbide tituluak sektore ekonomiko guztietako enpresen administrazio eginkizunetarako prestakuntza beharrei erantzun nahi die, enpresa publikoak izan, nahiz pribatuak, nahiz herri erakundeak.

Teknikari honen jardueraren eremuak, nagusiki, zerbitzu-arlo hauek hartzen ditu:

-Finantzen arloa:

.Banku pribatuak eta publikoak.

.Aurrezki kutxak.

.Kredituaren eta finantzen arloetako korporazioak eta erakundeak.

.Aseguruak.

.Enpresentzako beste finantza-zerbitzu batzuk.

-Pertsona eta enpresen kaudimenaren berri emateko eta kobrantzak kudeatzeko jarduerak.

-Lege aholkularitza, zerga aholkularitza, kudeatzailetza.

-Kontabilitate-, ekonomi eta finantza-auditoretza zerbitzua.

-Enpresaren antolaketari buruzko aholkua eta informazioa, enpresaren kudeaketa eta kontrola.

Tituluaren profilean zehaztu eta adierazitako lanbide gaitasunak erantzuna izan nahi du lan teknikoak dituen koalifikazio beharrentzat, eginkizun eta azpieginkizun hauek betetzeko:

-Langileria eta giza baliabideak.

-Hornidura.

-Merkaturatzea.

Eginkizun/azpieginkizun amankomun horiei loturik daude teknika eta ezagupen teknologiko hauek:

-Informazioa tratatu, gorde, jakinarazi eta banatzea: dokumentazioa kudeatzea eta artxibatzea, ohiko euskarrian nahiz euskarri informatikoan, optikoan edo bestelakoan.

-Sektore publikoan edozein eragiketari buruzko informazioa erabiltzeko eta hura tramitatu, kudeatu eta antolatzeko administrazio prozedura publikoa burutzea.

-Administrazio eta ekonomi kudeaketa antolatu eta kontrolatzeko prozesuak eta prozedurak.

-Langileak eta giza baliabideak aukeratu, kontratatu, prestatu eta kudeatzeko prozesuak eta prozedurak.

-Kontabilitateko prozesuak eta kontabilitateko informazioa aztertu eta interpretatzeko teknikak.

-Merkataritza, zerga eta lan eremuetako arauak administrazioko prozesu eta prozedura guztiei aplikatzea.

-Izakinak, bezeroak, hornitzaileak, langileak eta finantzetako zein kontabilitateko datuak erregistratu eta kontrolatzeko "software" orokorra eta berezia aplikatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita lauko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru Dekretu hau, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren tituluarekin lotutako lanbide heziketako ikasketen curriculuma ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean aplikatuko da.

  2. artikulua. Administrazioko eta Finantzetako goi mailako heziketa zikloa goi mailako berariazko heziketan sartu behar da, eta 2.000 orduko iraupena du.

  3. artikulua. Produkzio sistemaren erreferentzia, zikloaren xede orokorra eta lanbide moduluak, haien iraupena, amaierako gaitasunak, ebaluazio irizpideak eta edukiak barne, Foru Dekretu honetako I. eraskinean ezarri dira.

  4. artikulua. Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

  5. Ikastetxeko prestakuntza:

    -Horniduraren kudeaketa.

    -Finantza-kudeaketa.

    -Giza baliabideak.

    -Kontabilitatea eta zergak.

    -Merkataritzako kudeaketa eta bezeroari laguntzeko zerbitzua.

    -Herri Administrazioa.

    -Finantzen eta aseguruen arloetako produktu eta zerbitzuak.

    -Auditoretza.

    -Aplikazio informatikoak eta teklatuekiko eragiketak.

    -Enpresa proiektua.

    -Lan prestakuntza eta orientazioa.

  6. Lantokietako prestakuntza:

    -Lantokiko prestakuntza.

  7. artikulua. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, Foru Dekretu honetako II. eraskinean jarri dira Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluaren ikasketek osatzen duten curriculumaren lanbide moduluetako bakoitza irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, izan ere, errege dekretu harexetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoak atxiki baitzitzaizkien lanbide heziketako berariazko espezialitateei eta haiek garatzen dituzten xedapen guztiei.

  8. artikulua. Ikastetxeek beharrezkoa den autonomia pedagogikoa izanen dute ikasketak garatzeko eta haiek ingurune sozioekonomiko, kultural eta profesionalaren ezaugarriei egokitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoaren esparruan.

    Ikastetxeek Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikariaren lanbide heziketako tituluari dagozkion ikasketak zehaztu eta garatuko dituzte, nola eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren marko orokorrean ikasleen beharrak beteko dituen heziketa zikloaren Curriculum Proiektua eginez.

    Aurreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR