11/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'Nafarroako Ubidea, tarteak: 7B, 8, 9 eta 10A' izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, azaroaren 24ko 115/2008 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 7B, 8, 9 eta 10A" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura ireki eta jendaurrean jarri zuen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldia bukatu eta honako alegazio hauek aurkeztu direla:

  1. alegazioa.-Agustín Armendáriz Suso.

    Eskatu du, bere izenean eta TF-103 finkaren (El Portillo del Aire barrutia) gainerako titularrak ordezkatuz, finka osorik desjabetzeko eta jakinarazpenak bere helbidera igortzeko.

    Erantzuna:

    Onartu egin da alegatutakoa. TF-103 finka osorik desjabetu eta jakinarazpenak adierazi helbidera igorriko dira.

  2. alegazioa.-Rufina Valencia Donamaría.

    Bere jabetzako TF-205 finka osorik desjabetzeko eskatu du.

    Erantzuna:

    Onartu egin da alegatutakoa. TF-205 finka osorik desjabetuko da.

  3. alegazioa.-Miguel Angel Arbeloa Iriarte.

    Eskatu du, bere izenean eta María Carmen Arbeloa Iriarte ordezkatuz, jendaurreko informazioan UJ-81 finkaren jabe gisa agertu zirenak aldatzeko, eskatzaileak desjabetutako azaleraren jabe bakar gisa agertzeko.

    Erantzuna:

    Onartu egin da alegatutakoa. UJ-81 finkak ukitzen duen azalera 8. poligonoko 468. lurzatiko A azpilurzatiari dagokio. Horren katastroko titularrak alegatzaileak dira erdibana. Dena dela, aurreko akta egitean, titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

  4. alegazioa.-Manuel Forcada, Autopistas de Navarra, S.A. enpresa ordezkatuz.

    1. Eskatu du Tafallako sifoiko autobidearen azpitik igarotzeko aurreikusitako sistema tuneleko zulaketa gidatu bidezkoa ("hinca") izateko.

    2. Eskatu du kontuan har daitezela zeharkako drainatze obra batean sortzen ahal diren kalteak.

    3. Eskatu du telefono linea optikoko hodietan eta komunikazioetako hari tronkalean sor daitezkeen kalteak kontuan har daitezela.

    Erantzuna:

  5. Ezetsi egin da alegatutakoa. Aurkeztu alegazioak ez du loturarik desbajetze jarduerarekin, baizik eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Landa Ingurunearen eta Uraren Estatuko Idazkaritzaren 2008ko uztailaren 28ko Ebazpen bidez onetsitako proiektuaren definizio teknikoekin. Memoriaren 3.6 artikuluan eta 4. planoan A-15 autobidearen azpiko gurutze sistema zehazten da.

  6. Onartu egin da alegatutakoa. Nafarroako Ubidea, S.A. enpresak, obrek dirauten bitartean, aipatu lantegiaren obra ukitutako zerbitzutzat joko du eta obra horren funtzionaltasunari eusteko moduan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR