4/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño Autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño' eraikuntza proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea ireki eta jendaurrean paratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño Autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" eraikuntza proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak aurkeztu ditu, jendaurrean paratzeko asmoz. Jarduketa Nafarroako Errepideetarako 2002-2009ko II. Plan Zuzendarian ageri da. Obraren exekuzioa 2012ko Nafarroako Planeko lehentasunezko jarduketetariko bat da.

Proiektuan Ebro ibarraren iparraldeko pasabideen azterketa konparatiboan hautatu zen aukera garatzen da, Kantaurialdeko Ardatza Ekialdetik Aragoin barrena Frantziara doan Ardatza lotzeko. Ingurumen Idazkaritza Nagusiak, 2002ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena egin zion.

Errepide zuzendari nagusiak, 2006ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, trazadurarako proiektua eta ingurumen eraginaren azterlana behin-behinekoz onetsi eta hogeita hamar egun baliodunetan jendaurrean paratu zituen (2007ko 13. Estatuko Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

2007ko urriaren 19an, "LO-20 eta N-232 errepideak Iruña-Logroño Autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" proiekturako trazadura jendaurrean paratzeko espedientea behin-behinekoz onetsi zen. 2007ko 282. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an.

2009ko urtarrilaren 12an, Sustapen Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak lankidetza hitzarmena izenpetu dute Done Jakue Bideko A-12 Autobia egiteke dagoen A-68 Autobiari lotzeko eta A-68 Autobia AP-68 Autobideari lotzeko obrak burutzeko.

A-12 Autobia egiteke dagoen A-68 Autobiari lotzeko obren aurrekontua 82.916.446,83 eurokoa da. Horietarik, Sustapen Ministerioak 61.954.662,41 euro pagatuko ditu eta Nafarroako Foru Komunitateak, 20.961.784,42 euro.

Bestaldetik, Sustapen Ministerioak A-68 Autobia AP-68 Autobideari lotzeko obren kostu osoa hartuko du bere gain, 10.329.800,19 euro guztira.

Egin beharreko obren azalpena:

-LO-20 Autobiaren luzapena: trazadura mendebaletik ekialdera burutu asmo da. La Portalada industrialdeko zerbitzubidean sartzeko adarra izanen da abiaburua.

Hasierako tartea N-232 errepideko korridorearen gainetik doa, 1,014 k.p.raino, dagoen plataforma handituz eta burdinbidea saihestuz.

1,014 k.p.tik aurrera, trazadura N-232 errepideko gaurko errepidetik bereizi eta ipar-ekialdera jotzen du, burdinbidearen, Zaragoza-Logroño AHTko bide bikoitzaren, ohiko trenbide berrezarriaren, Ebroko abelbidearekin bat datorren Calahorrako Bide Zaharraren eta, Calahorra-Varea ibilbidean, erromatar garaiko galtzadaren gainean.

Gero, LO-20 errepidearen luzapena Done Jakue Bideko A-12 Autobiari lotu nahi zaio. Lotura horren ondoren, beste pasabide bat burutuko da erromatar garaiko galtzadaren, egiteke dagoen AHTko bide bikoitzaren eta tarte horretan berrezarri asmo den bidearekin bat etorriko den ohiko bide bakunaren gainean.

Azkenik, burutu nahi den luzapena N-232 gaurko trazaduran Recajoko gaur egungo lotuneraino sartzen da. Aurreko bi adarrak aldatzen dira autobiaren sekzioari lotzeko eta N-232 errepidearen hegoaldeko biribilgunea handitzen da. Zaragozarantz doazen ondorengo bi adarrek planoko trazadurari eusten diote eta ohiko errepidearen sekzioarekin N-232 oraingo errepideari lotzen zaizkio.

-A-12 Autobiarekiko lotura: Done Jakue Bideko Autobiari lotzeko tartearen trazadura aurreko tarteetan A-12 Autobian zehazturiko trazaduraren luzapenean burutu asmo da. Haren 0+000 k.p. aurreko tartearen bukaera izanen da, Vianako mugapean bukatzen dena eta NA-134 errepidera doan trafikoa ekialdeko adarraren bidez berrezartzen da. Adar hori Mendabiatik gertuen dago eta burutu beharreko biribilgune bateraino azken loturatako balio du.

Trazaduraren hasierako pasabide bat NA-134 errepidearen gainetik burutuko da eta bestea Ebroko Iraganbide Nagusia izeneko altxonbideko trazadura berrezartzeko izanen da.

A-12 Autobiarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR