273/2014 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroan kokatutako teknologia eta ikerketa zentroen gaitze, finkatze eta elkarlan jardueretarako laguntzen deialdia onesten da, 2014rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gaur egungo ingurune makroekonomikoak, oso konplexua eta ezegonkorra baita, finantza krisi global batetik sortua, hain zuzen 30eko hamarkadako atzeraldi handitik ikusi gabeko krisitik, bada, eragin handia izan du erakunde, enpresa eta administrazio guztien lehiakortasunean, eta, hortaz, baita zerbitzu teknologikoen sektorean ari diren entitateetan ere.

Bizi dugun testuinguru honek, azkeneko urteetan, teknologia zentroen antolakuntza ereduan eragina izan du. Honako hauek dira adibide nabarmenetako batzuk: administrazio publikoan izandako aurrekontu-mugak, enpresek I+Gra baliabide txikiagoak bideratzea, enpresek itzulkin lasterragoak bilatzea, enpresa handiek gero eta gehiago teknologian gaitzearen alde eta I+Garen alde egitea, enpresa asko gero eta gehiago nazioartekotzea –handitzeko bide bakar gisa– eta gero eta zentro gehiago izatea eremu teknologiko berberetan –oparoaldi ekonomikoan eskualde askok zentro berriak sortzearen ondorio–.

Inguruneko joera horiek zentro teknologikoak behartzen dituzte beren eredu propioen alde egitera, zeinek eskaintzari baliorik handiena emanen baitiote, espezializazioa edo lidergoa bezalako kontzeptuak bultzatuz. Eta exijentzia horiei (estrategia fokalizatua, hautatutako eremuetan lider izatea, intereseko sektore eta merkatuak oso ongi ezagutzea, gako diren alderdietan aliantzak eta elkarlanak edo presentzia globala izateko beharra) nekez eginen zaie aurre baldin eta ez bada tamaina eta masa kritiko gutxieneko bat.

Nafarroako Gobernuak hainbat ekintza gauzatu ditu Nafarroako teknologia eta ikerketa zentroei laguntza emateko. Gaur egun, ikusirik deskribatu diren inguruabar ekonomikoak eta enpresen beharrak, beharrezkoa da ekintza horiek bideratzea, zentro horien gaitzea, finkatzea eta elkarlana babesteko, lankidetza ingurune batzuk sustatuz zeinek ahalbidetuko baitute honako helburu hauek lortzea:

  1. Bikaintasun eta espezializazio maila handiago bat erdiestea, Europako eremuan proiektuen lider izatea ahalbidetuko dutenak.

  2. Enpresei ematen zaien zerbitzua hobetzea, horiei zerbitzu integrala emanez. Eta, neurri berean, enpresek zentroetan duten parte-hartzea handitzea.

  3. Zentroen finantza iraunkortasuna handitzea, tamaina handitzearen eta beren lehiakortasuna hobetzearen bitartez.

  4. Horiek Europatik finantzazio handiagoa lortzea.

  5. Oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileak sortzea.

    Helburu horiek lortzeak berarekin ekarriko du Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Ereduan ezarritako helburuak betetzea.

    Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

    EBATZI DUT:

    1. Nafarroan kokatutako teknologia eta ikerketa zentroen gaitze, finkatze eta elkarlan jardueretarako laguntzen deialdia onestea, 2014rako.

    2. Deialdi horren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean biltzen dira.

    3. 5.950.000 euroko gastua baimentzea, 2014ra luzatutako Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorretako kontu-sail honen kargura: “Nafarroako Sare Teknologikoaren Transferentzia. EGEF 2007-2013 Programa Eragilea” izeneko 2014: 180011 18210 7819 467300 kontu-saila.

    4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    5. Ebazpen hau igortzea Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuaren Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoari eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

      Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.

      ERANSKINA

      Nafarroan kokatutako teknologia eta ikerketa zentroen gaitze, finkatze eta elkarlan jardueretarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak

    7. oinarria.–Xedea eta helburua.

    8. Diru-laguntza honen xedea da Nafarroan kokatutako teknologia eta ikerketa zentroen (aurrerantzean, “zentroak”) gaitzea, finkatzea eta elkarlana bultzatzea.

    9. Laguntza hauen bidez honako helburu hauek lortu nahi dira:

  6. Bikaintasun eta espezializazio maila handiago bat lortzea, Europako eremuan proiektuen lider izatea ahalbidetuko dutenak.

  7. Enpresei ematen zaien zerbitzua hobetzea, horiei zerbitzu integrala emanez. Eta, neurri berean, enpresek zentroetan duten parte-hartzea handitzea.

  8. Zentroen finantza iraunkortasuna handitzea, tamaina handitzearen eta beren lehiakortasuna hobetzearen bitartez.

  9. Horiek Europatik finantzazio handiagoa lortzea.

  10. Oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileak sortzea.

    1. Laguntza hauen bidez onuradunak egiten duen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzen da. Honako hau hartzen da jarduera ez-ekonomikotzat: Europako Batzordeak hala definitzen duena, Ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko Europar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR