71/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, kirol klubek eta kirol klub filialek nazioko, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2012. urteko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntza guztien araubide juridiko orokorra Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarrita dago, eta bertan finkatzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legean kirola herritarren eskubide bat dela adierazten da. Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako antolamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Foru lege horren oinarrizko printzipioen arabera, kirola interes publikoko gizarte jarduera bat da, pertsonaren prestakuntza eta garapen integrala bultzatzen eta bizi kalitatea eta norbanakoen eta kolektiboaren ongizatea hobetzen laguntzen duena. Gainera, elkarbizitza eta gizartearen kohesioa eta barne-lotura erraztu, osasun publikoa hobetu eta garapen ekonomikoa sustatzen ditu.

Legearen helburuetako bat da Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatu eta garatzeko lanean inplikatuta dauden pertsonen kolektiboak eta entitate publiko eta pribatuak modu koherentean integratzeko sistema bat eratzea.

Foru legeak modu berri batean jorratzen du goi mailako kirol jarduera, oinarrizko kirol praktikarako pizgarri gisa hartzen baita. Nafarroako Foru Komunitatea estatuan eta nazioartean ordezkatu eta sustatzeko gaitasuna ere aitortzen zaio, eta, horrenbestez, hura sustatu eta garatzea bultzatzen da.

Nafarroako Kirolaren Plan Estrategikoa Nafarroako Gobernuaren 2009ko irailaren 7ko Erabakiaren bidez eta urriaren 19ko 318/2009 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, eta gero Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen, 2010eko ekainaren 23an.

Plan horretan Kirolari buruzko Legean aipatzen diren kirolaren berezko balioak azpimarratzen dira, heziketari eta bizi kalitateari dagokienez, eta helburu nagusi hauek finkatzen dira: osasun gastuak murriztea, Nafarroako irudia proiektatzea eta aberastasuna sortzea, eta kirol ekintzan parte hartzen duten eragile guztientzako jarduketa esparru bat sortzea. Lehiaketako kirolari dagokionez, adierazten da gazteentzat erreferente izan daitekeen kirolaririk ez dagoela orain eta lehiaketako kiroletan parte-hartzaile gutxiago daudela, gizarte honetako gazteek nahiago dutelako ahalegin eta konpromiso gutxiago hartu eta independentzia handiagoa izan.

Gabezia horiek hobetzeko eta goi mailako kirolaren arloan ditugun alderdi positiboak indartzeko asmoz, batez ere, gure klubetako taldeek autonomia erkidegoen arteko, nazioko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeari dagokionez, gomendagarria da azterketa eta gogoeta egiteko epe bat ezartzea, gero, 2013. urteko deialdian, Plan estrategikoak, goi mailako kirolaren gaineko proiektuei dagokienez, aurreikusten dituen helburu hauek bete daitezen, hots:

  1. -Kluben kirol proiektuak ekonomikoki bideragarriak izan daitezen bermatzea.

  2. -Kirol baliabideen aprobetxamendua hobetzea, kirol arloa antolatuz klubekin akordioak sinatuz, kirol proiektu berean modu piramidalean dauden kirolari nafarrei aterabide bat emateko.

  3. -Kirolari nafarrek gure eliteko taldeetan parte hartzeko erraztasunak ematea.

    2012ko deialdi honen bitartez kirol lehiaketei laguntzeko proiektuak egiteko kirol entitateei ematen zaizkien laguntzen eta diru-laguntzen urteko programetako bat bideratu nahi da. Deialdi honek 2011ko eta 2013ko deialdien arteko zubi lana egin nahi du, eta irabazi asmorik gabeko kirol klubak ditu helburu, bereziki, kirolaren berezko balioez gainera, Nafarroari eragin ekonomiko positiboa ere dakarkioten klubak, dela kirol jardueraren ondoriozko berezko gastuen bidez, dela, lehiaketa dela kausa, noizean behin gure erkidegoa bisitatu behar duten taldeen gastuen bidez, horrela Nafarroako irudi turistikoa ere bultzatzen baitute.

    Nazioko, erkidegoen arteko edo nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, goi mailakoetan edo apalagoetan, parte hartzeko kirol klubek izanen dituzten laguntzak argitu eta mugatzeko asmoz, egoki da deialdi bat onestea, Kirolari buruzko Foru Legearen araberakoa, klubendako laguntzen eta diru-laguntzen oinarriak ezartzeko.

    Gobernuak, 2011ko azaroaren 30eko Erabakiaren bidez, onespena eman zion deialdi honetako laguntza eskaerak banakako ebaluazioaren bidez tramitatzeari.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 5eko 61/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

  4. Kirol klubek eta kirol klub filialek nazioko, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2012. urteko deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen 1. eranskinean ageri direnak. Kontuan hartu behar da laguntza hauek ematea, betiere, aurrekontuan diru-izendapena izatearen menpe dagoela.

  5. Diru-laguntzen deialdi honetan aurkezten diren eskaerak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Foru agindu honen 2. eranskinean ageri dira.

  6. Deialdi hau aurrera eramateko, 3.201.500 euroko gastua baimentzea. Diru hori ordainduko da Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorretan "Kirol entitateak, hitzarmenak eta laguntzak" izeneko 940002-95120-4819-336109, kontu-sailaren kargura.

  7. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  8. Foru agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatuari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, hango Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Kirol Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2012ko otsailaren 21ean.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

  9. ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  10. Xedea.

    1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, nazioko eta nazioarteko kirol federazioen egutegietan finkatuta dauden Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko, hain zuzen, 2012. urtean zehar egiten diren lehiaketetan, edo, 2011ko irailean edo urrian hasita ere, 2012ko maiatzean edo ekainean bukatzen direnetan, eranskin honetan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte.

    1.2. Hori kontuan hartuta, lehiaketa hauek dira diruz lagungarriak:

  11. Europako eta/edo munduko lehiaketa ofizialak, parte hartzen duten talde eta kirolariek kasuan kasuko lehiaketa nazional ofizialetan lortu baldin badute sailkapena, edo, bestela, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren iritziz (hemendik aurrera NKJFI), Foru Komunitatearentzat interesekoak diren lehiaketak.

    1. Lehiaketa nazional ofizialak: liga nazionalak, Espainiako lehiaketak, Erregearen edo Erreginaren Kopak, betiere Espainiako kirol federazioek antolatuak badira, eta Kirol Zuzendariordetzaren iritziz interesekoak diren beste lehiaketa nazional batzuk.

    2. Sektoreko faseak edo autonomia erkidegoen arteko ligak, b) atalean adierazitako lehiaketa nazional ofizialetan parte hartzeko bide badira.

    3. Autonomia erkidegoen arteko beste lehiaketa arautu batzuk, federazio autonomikoen artean sinatutako hitzarmenen bidez antolatuak. Kasu horretan, azterketa teknikoa eginen da aurretik.

    1.3. Horiez gainera, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 3an emandako 71/2011 Foru Aginduaren bitartez onetsitako diru-laguntza deialdian, moduari eta denborari dagokienez, behar bezala aurkeztutako eskaerak ere aintzat hartzen ahalko dira, aurrekontu-kreditu faltagatik ezetsi zirenak. 2012rako deialdi honen irizpide eta moduluen arabera ebaluatuko dira, beste eskaera bat aurkeztuta.

    1.4. Laguntzak onura publikokoak dira, Nafarroako bizilagunen kirol jarduera sustatzen eta zabaltzen laguntzen dutelako.

    1.5. Diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidearen bitartez tramitatuko dira, eta diruz lagungarri diren lehiaketetan parte hartzeagatik sortzen diren gastuak partez estaltzeko erabiliko dira.

  12. Onuradunak eta betebeharrak.

    2.1. Nafarroako irabazi asmorik gabeko kirol klubek eta kirol klub filialek parte har dezakete deialdi honetan, baldin Nafarroako kirol entitateen erregistroan inskribatuta badaude eta kasuan kasuko Nafarroako kirol federazioari atxikita badaude.

    2.2. Bakarka egiten diren kiroletan, bakarkako kirolari horiek ere laguntza jasotzen ahal dute, baina klubaren bidez betiere. Kirolari horien lizentzia Nafarroako federazioaren bidez lortu beharko da eta, hala balegokio, Espainiako Federazioak Nafarroan duen ordezkaritzaren bidez.

    Nafarroan kirol federaziorik ez badago, kirolariek Espainiako Federazioarekin tramitatuko dute lizentzia, beren kluben bidez. Klub horiek Espainiako Federazioari atxikita egonen dira.

  13. Diru-laguntzen zenbatekoa.

    3.1. Diru-laguntzaren zenbatekoa aurrekontuan erabilgarri dagoen diruaren araberakoa izanen da, eta deialdi honetako irizpide eta moduluak aplikatuz kalkulatuko da. Lehiaketa motaren arabera kalkulatuko da, moduluka (finkoak edo aldakorrak) edo justifikazio kontuaren bidez. Kalkulatzeko metodoa, irizpideak eta moduluak deialdi honen 2. eranskinean azaldu eta garatzen dira.

    3.2. Deialdi honen ondorioetarako, eta diru-laguntzak kuantifikatzeko, 1. oinarriaren arabera diruz lagungarri diren lehiaketak honela sailkatuko dira:

    CT11. motako lehiaketak Lehen mailako lehiaketa nazionalak eta interes berezikoakMaila goreneko lehiaketa nazionalak eta, aurrekontuen edo kirolaren arloko ezaugarriak direla-eta, Kirol Zuzendariordetza Nagusiak horrelakotzat jotzen dituen taldekako kirolen lehiaketak.
    CT22. motako lehiaketak Gainerako lehiaketa nazional eta erkidegoen artekoak.
    CT33. motako lehiaketak Nazioarteko lehiaketak.
    4. Eskaeren aurkezpena, dokumentazioa eta epeak

    4.1. Eskaerak NKJFIren Erregistroan aurkeztuko dira (Arrieta kalea,25, 1. solairua), edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR